Noticias

2025eko aurrekontu partehartzaileen bozketa

2025eko Aurrekontu partehartzaileen prozesuko lehen fasean jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren, bideragarrien eta onuragarrienak direnak hautatu dira. Hiru hauek, hain zuzen:

HAUR PARKEA ESTALTZEA:

Haurrentzako parke estaliak eraikitzea edo dagoen parkeetako bat estaltzeko proposamenak jaso dira. Udalak aurrikusita dauka haur parke estali bat eraikitzea. Beraz, proposamen hau aukeratuz gero, dagoeneko eraikita dagoen beste haur parke bat ere estali ahalko litzateke.

KULTUR ESKAINTZA AREAGOTZEA:

Adin eta gustu ezberdinetarako kultur propos​amenak egiteko eskaerak jaso dira. Programazioa aberastuko litzateke, bai ikuskizun mota gehiago eskainiz, zein adin tarte bakoitzerako ekimenak antolatuz eta euskarazko ekitaldi gehiago eskainiz.

AIRE ZABALEKO KIROLERAKO BALIABIDEAK:

Kirola aire zabalean egiteko baliabideak hobetzeko eskaera anitz jaso dira. Kanpoko kantxak hobetu eta kalistenia baliabideak areagotzera bideratuko litzateke zenbatekoa. Orain, bozkatzeko unea heldu da. Irailak 16an hasi eta 30era arte Derion erroldatutako 7 urtetikgorako pertsona guztiek bozkatu dezakete, hiru proposamen hauetatik zein garatu ahal izango den erabakitzeko.

Bozketa online egin daiteke, derio.eus webguneandagoe​n formularioren bitartez, zein fisikoki Kultur Birikan eta udaletxeko Gertuan arreta zerbitzuan dauden inprimakiak osatuz.

Bozkatu, denon artean Derio hobetuko dugu!​

Erlazionatutako albisteak

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren Bozketa […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Scroll to Top
Skip to content