Noticias

Deriok LGTBI+ eskubideekiko konpromisoa berresten du maiatzaren 17an

35 urte bete dira OMEk homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenetik. Testuinguru horretan, Derioko Udalak, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE taldeen aho bateko babesarekin, adierazpen instituzional bat onartu du LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde.

Testuak kezka adierazten du LGTBI+ pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoen eta atzerapauso legalen gorakadagatik munduko hainbat lekutan, eta konpromiso zehatzak jasotzen ditu Derio LGTBIQ+fobiarik gabeko udalerri bihurtzeko. Udalak konpromisoa hartzen du salaketa bakoitzaren aurrean elkartasuna adierazteko eta gaitzespen kontzentrazioak egiteko, baita sentsibilizazio eta babes kanpainak bultzatzeko ere.

Erlazionatutako albisteak

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldeko mozioa, uztailaren 21eko osoko bilkuran onartua, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EHBILDUren kontrakoarekin.

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Scroll to Top
Skip to content