Faktura elektronikoa

Nola aurkeztu behar dut nire faktura?

Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legea indarrean jarri zenez, lege horrek behartzen dituen hornitzaileen kategorietako batean sartzen direnek, 2015eko urtarriletik aurrera, faktura elektronikoak bidali beharko dituzte administrazio publikoetara. Faktura horiek, gainera, Facturae faktura elektronikoaren formatu egituratura (32.x bertsioa) egokitu beharko dira, eta onartutako ziurtagiri elektroniko baten XAdES sinadura elektronikoa izan beharko dute.

Betebehar horren barruan sartzen ez diren fakturak paperean aurkeztu ahal izango dira, orain arte bezala. Baina, horrelakoetan, fakturak erregistro elektroniko orokorraren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, PDF formatuan sinadura elektronikoa sartuta.

Ekainaren 24ko HAP/1074/2014 Aginduaren arabera, autonomia-erkidegoetan eta toki-erakundeetan faktura elektronikoak sartzeko puntu orokor bat izateko betebeharra ezartzen da.

Derioko Udalera (IFZ: P4803200G) igortzen diren faktura guztiek, paperean aurkezten direnek barne, kodeketa hau jaso beharko dute (DIR3 kodeak):

Erakundearen kodea

L01489011

Deskribapena

Ayuntamiento de Derio

Izapidetze-organoa

L01489011

Deskribapena

Ayuntamiento de Derio

Kontabilitate-bulegoa

L01489011

Deskribapena

Ayuntamiento de Derio

Organo proposamengilea

L01489011

Deskribapena

Ayuntamiento de Derio

Faktura elektronikoak 2 modutara bidali daitezke:

  1. Webgunearen bidez: https://face.gob.es/es
  2. Funtzionalitate hori duten software aplikazioen bidez:
    • Hirugarrenen aplikazioak. Gomendatzen da ef4ktur erabiltzea (https://www.ef4ktur.com).
    • Hornitzaileren batek bere kudeaketa-aplikazioaren bidez bidalketa automatizatua egin nahi badu, FACe-ren Endpointa erabili beharko du.
Scroll to Top
Skip to content