Noticias

Adimen artifiziala lan-ingurunean: doako ikastaro praktikoa

Derioko Udalak, Politeknika Txorierrirekin elkarlanean, adimen artifizialari eta haren erabilerari buruzko doako ikastaro praktikoa antolatu du, enplegagarritasuna hobetzeko eta eguneroko lan-ingurunean AAren tresnak erabiltzen ikasteko.

Prestakuntza langabeei eta 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Plazak mugatuak dira eta erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

Ikastaroan, besteak beste, dokumentuak, txostenak eta aurkezpenak prestatzea, posta elektronikoa eta lanaren antolaketa, sare sozialetarako edukiak sortzea, datuen analisia eta adimen artifizialaren erabilera segurua eta arduratsua landuko dira.

📅 Datak: azaroaren 30a eta abenduaren 1, 2 eta 3a
🕓 Ordutegia: 16:00–19:45
📍 Lekua: Politeknika Txorierri
⏱ Iraupena: 15 ordu

Izen-ematea: urriaren 28tik azaroaren 11ra.
100 €-ko fidantza eskatuko da, ikastaroa amaitzean itzuliko dena.

👉 Izen-ematea: labur.eus/subwtofh

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak jakinarazi du 2026ko Enplegu Planaren barruan bi lan-eskaintza ireki direla: Zerbitzu-langilea (zaintzailea/atezaina) – kodea: 162026012203. Herri-lanetako peoia – kodea: 162026012242. Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta interesa duten […]

Derioko Udalak aisialdiko begirale izateko doako ikastaroa eskainiko du interesa duten pertsonentzat. Ikastaroak 100 euroko fidantza izango du, baina ikastaroa behar bezala amaitu ondoren fidantza hori itzuliko da. Izena emateko […]

Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu. Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz […]

Derioko Udalak Oinarrizko Lorezaintza ikastaroa antolatu du Derion erroldatuta eta langabezian dauden (lehentasuna izango dute) pertsonei zuzenduta. Prestakuntza-aukera honen bidez, parte-hartzaileek lorategiak eta berdeguneak zaintzeko eta mantentzeko oinarrizko ezagutzak eta […]

Scroll to Top
Skip to content