Noticias

Agur 2025 Disko Festa

Abenduaren 27an, 2012 eta 2015 urteen artean jaio zaretenontzat festa zoragarria izango da: erritmoz eta giro bikainaz betetako disko-jaialdia, 20:00etatik 23:00etara. Urtea dantzan agurtzeko plan ezin hobea! Gogoratu izen-ematea abenduaren 1etik 6ra izango dela… Ez geratu kanpoan!

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, jarduera berezia antolatu du 2015 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Jarduera azaroaren 2an egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta sarrera eta irteera malguak izango dira: […]

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, Gau Beltza ospatzeko jarduera antolatu du Nagusiak eta LudoGazte taldeentzat, hau da, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzat. Jarduera urriaren 31n izango da, 20:00etatik […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu. Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz […]

Scroll to Top
Skip to content