Noticias

Aisialdiko begirale ikastaroa

Derioko Udalak aisialdiko begirale izateko doako ikastaroa eskainiko du interesa duten pertsonentzat.

Ikastaroak 100 euroko fidantza izango du, baina ikastaroa behar bezala amaitu ondoren fidantza hori itzuliko da.

Izena emateko epea: 2026ko irailaren 29tik urriaren 13ra.
Informazio gehiago: www.derio.eus

https://derio.kixmi.cloud/Inscripciones/Index/5371004

Ikastaroaren hasiera: 2026ko urriaren 24a.

Ikastaroak bi atal izango ditu:

  • Atal teorikoa: 150 ordu, bi modulutan banatuta. Prestakuntza teorikoa maiatzaren amaieran bukatuko da, gutxi gorabehera.
  • Praktikak: 160 ordu. Atal teorikoa gainditu ondoren egingo dira.

Gehienez 25 plaza egongo dira, eta gutxienez 12 parte-hartzaile behar dira ikastaroa egiteko.

Betekizunak:

  1. Euskalduna izatea, hau da, euskaraz behar bezala komunikatzeko gai izatea, ikastaroa euskaraz egingo baita.
  2. 18 urte edo gehiago izatea eta Derion erroldatuta egotea. Pertsona horiek lehentasuna izango dute. 2027an zehar 18 urte beteko dituztenek ere parte hartu ahal izango dute, ahal bada ekaina baino lehen betetzen badituzte. Praktikak egiteko 18 urte beteta izatea beharrezkoa denez, adin hori oraindik bete ez dutenek 18 urte betetzen dituztenean egingo dituzte praktikak.
  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua izatea

Erlazionatutako albisteak

Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu. Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz […]

Derioko Udalak Oinarrizko Lorezaintza ikastaroa antolatu du Derion erroldatuta eta langabezian dauden (lehentasuna izango dute) pertsonei zuzenduta. Prestakuntza-aukera honen bidez, parte-hartzaileek lorategiak eta berdeguneak zaintzeko eta mantentzeko oinarrizko ezagutzak eta […]

Derion adimen artifizialaren hastapenei buruzko tailerra egingo da, jubilatuei edo 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta. Prestakuntza 12 ordukoa izango du, hiru orduko lau saiotan banatuta, eta Derioko Kultur Birikan egingo […]

Datorren irailaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Birikan emango da «Osasuna eta pantailak haurtzaroan: jakin behar duguna» izeneko hitzaldia. 12 urtetik beherako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Mirene Beriain pediatrak eta […]

Scroll to Top
Skip to content