Noticias

Aratusteak laster martxan Derion. Kalera mozorrotuta irteteko eta giro onenaz gozatzeko aukera!

Otsailaren 13an hasiko da jaia txokolatada eta diskofestarekin, aratusteak indarrez abiatzeko konbinazio ezin hobearekin.
Otsailaren 14an egun handia ospatuko da, jaitsierarekin, mozorro lehiaketarekin eta kale animazioarekin.

Mozorro-lehiaketan izena emateko, sartu esteka honetan:

👉 https://labur.eus/38o3oefm

Derioren apustua da aratusteak parte-hartzaileak, hurbilekoak eta bizi-biziak izatea, inork galdu nahi ez duen hitzordua izatea.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak ilara-dantza ikastaroa antolatu du. Saioak doakoak izango dira eta asteazkenero egingo dira, 11:00etatik 12:30era, kantxa estalietan, aire zabalean. Ikastaroa azaroaren 18an hasiko da eta ekainera arte iraungo du. […]

Azaroaren 13an, ostiralean, 20:00etan, Gurutze Beitiak, Maribel Salasek eta Ylenia Bagliettok 80ko hamarkadako Bilbon girotutako komedia zoro bat antzeztuko dute. Sarrerak 3 euro balio ditu, eta dagoeneko eskura daitezke www.derio.eus […]

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Derion izango da aurten ere. Azaroaren 15etik 22ra, Hungaria, Italia, Frantzia eta Murtziako konpainiek, Behibi Teatro Antzerkiarekin batera, lau ikuskizun eskainiko dituzte herrian, adin guztietako ikusleentzat. […]

Erakusketa honetan, aerografia ezagutzeko gonbita egiten dizuegu. Publiko orokorrarentzat oraindik nahiko ezezaguna den arren, teknika honen bidez lortutako lanak ikusleak harrituta uzten ditu. Teknika honek bere adierazpen artistiko gorena KUSTOM […]

Scroll to Top
Skip to content