Noticias

Argitaratuta 2026ko DUKeko kirol-abonuak

Derioko Udalak 2026ko kirol-abonuen informazio-eskuorria argitaratu du. Bertan jasotzen dira abonu-modalitateak, prezioak eta Derioko Udal Kiroldegiaren eta udako udal igerilekuaren erabilera-baldintzak.

Abonatuek hainbat instalazio eta zerbitzu erabiltzeko aukera izango dute (igerileku klimatizatua, gimnasioak, sauna eta lurrunezko bainuak, frontoia, kirol-pistak eta udako igerilekua), baita ikastaro eta jarduera gidatuen eskaintza zabalaz gozatzeko ere (igeriketa, pilates, aquagym, zumba, entrenamendu funtzionala, hipopresiboak, besteak beste).

Horrez gain, abonatua izateak abantailak eskaintzen ditu: prezio bereziak, ikastaroetan izena emateko lehentasuna, doako masterclass saioak eta Kirol Txartelaren bidez beste udalerrietako kiroldegietara sartzeko aukera.

Erlazionatutako albisteak

*BILBO IV. ERRONKA 2026* 🚶 Oinez, ordubetetik aurrera 🏃 Korrika, zure erritmoan, 30 minututik aurrera Erreserbatu zure txanda eta batu zaitez erronka handi honetara! ℹ️ Informazio gehiago: www.activabizkaia.com

Lehen fase honetan, kiroldegiko sarbide-eremua eraldatuko da: atondoa handitu eta berrituko da, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetuko dira, espazio berriak sortuko dira eta instalazioak zein kanpoaldeko ingurunea berrituko dira. Interesa duten […]

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Scroll to Top
Skip to content