Onuradunak
Soilik izan daitezke laguntza hauen onuradun laguntzak arautzen dituen Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
Helburua
Deialdi honen xedea da jarduera hauek egiteak eragindako gastuen zati bat diruz laguntzea:
- Atzerrian hizkuntzak ikastea.
- Musika eta dantza ikasketak egitea.
Oinarri arautzaileak
Laguntza hauek 2020ko urriaren 16ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri arautzaileen arabera emango dira.
Oinarri arautzaileak – Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Laguntzen zenbatekoa
Deialdi honetarako aurrekontu-kreditua 13.000 eurokoa da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa benetan egindako eta justifikatutako gastuaren % 50 izango da, eta gehienez 500 euro pertsona bakoitzeko, aurrekontu-partida bakoitzean esleitutako kredituaren mugarekin.
Eskaera kopurua aurreikusitakoa baino handiagoa delako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gastu justifikatuaren % 50 estaltzeko, laguntzen zenbatekoa proportzionalki banatuko da, onuradun guztiek justifikatutako gastuaren ehuneko bera jaso dezaten.
Era berean, dirulaguntzak eman ondoren aurrekontu-aplikazio batean kreditu-soberakina geratzen bada eta beste aplikazioan kreditua nahikoa ez bada, soberakin hori beste jarduera diruz laguntzeko erabili ahal izango da, bi aplikazioak lotura-poltsa berekoak baitira. Nolanahi ere, esleitutako kredituaren muga errespetatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 1etik urriaren 10era izango da, bi egunak barne.
Eskabideak epe horren barruan aurkeztu beharko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako prozedura betez eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera.