Noticias

Badatoz Derioko Inauteriak 2024

Ostirala, otsailak 9an 18:00etatik aurrera kantxa estalietan haurrentzako DISKO-FESTA eta Txokolatada.

Larunbatean, hilak 10, 18:00etan Inauterietako DESFILEA San Isidro elizatik abiatuko da, Battuere batukadak alaituta. “Bajada” kantxa estalietaran bukatuko da, bertan ospatuko delarik MOZORRO LEHIAKETA.

20:00etatik ​aurrera ”Malas compañías” taldeaen kontzertua izango da kaleartean.

Azkenik, igandean, hilak 11, Txitxarrilloa izango da Nagusien Etxean.

Mozorro lehiaketa

Aurten ere hiru kategoriatan lehiatu ahalko da: banaka, talde txikietan eta talde handietan (7 pertsonatik gorakoak). Sari ugari egongo dira: 80 € eta 250 € artekoak, denak Derioko komertzio eta ostalaritzan gastatzeko baleak.

Parte hartzeko ezinbestekoa da IZENA EMATEA: klikatu hemen.

Horrez gain, Mozorro lehiaketako epaimahaikideen artean Derioko haur 2 egoteko deialdia ireki da. 10 et 16 urte arteko haurrek eman dezakete izena, formulario honetan: klikatu hemen.

Izen ematen duten guztien artean zozketa egingo da eta aukeratuta biek lehiaketako sari potoloena banatzeko aukera izateaz gain, Biwak-era joateko bina sarrera eta Gurea aretorako launa jasoko dituzte.

Aurten, gainera, Deriocom elkartearekin elkarlanean, onlline dinamika bat ere egingo da. Herriko hainbat tabernetan maskarak banatuko dira eta JantziDerio hashtag-a erabiliz argazkiak bidaltzen dituztenen artean 50€-ko bi sari zozketatuko dira.

Erlazionatutako albisteak

Derio udalerria euskal tradizio handietako bi bizitzeko prestatzen ari da: pilota eta bertsolaritza. Datorren 2026ko martxoaren 29an, 17:30ean, bi arlo horietako figura nabarmenak bilduko dira Udal Pilotalekuan. Kirol arloan, zaleek […]

Derio udalerria prest dago Korrikaren beste edizio bat bizitzeko. Euskararen aldeko ekimen honek Euskal Herria zeharkatzen du eta, aurten ere, kulturaz, kirolaz eta hizkuntza-konpromisoz beteko ditu kaleak. Parte-hartzearen eta ospakizunaren […]

Derioko Aratusteek zure iritzia nahi dute! 2012 eta 2016 urteen artean jaiotako haurra bazara, aukera duzu 2026ko Derioko aratusteetako epaimahaikide izateko eta jaia barrutik bizitzeko. Epaimahaikide izanik, ekitaldiak ikusi, iritzia […]

Otsailaren 13an hasiko da jaia txokolatada eta diskofestarekin, aratusteak indarrez abiatzeko konbinazio ezin hobearekin. Otsailaren 14an egun handia ospatuko da, jaitsierarekin, mozorro lehiaketarekin eta kale animazioarekin. Mozorro-lehiaketan izena emateko, sartu […]

Scroll to Top
Skip to content