Noticias

“Basques in Australia” erakusketa ikusgai

  • ​​“Basques in Australia” erakusketa irailaren 2tik 14ra izango da ikusgai Kultur Birikan.

“Basques in Australia” erakusketa ibiltariak Australiako Diaspora hurbiltzen digu. Erakusketak hainbat arlo edo gai jorratzen ditu. Azken finean, irudi bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia komuna eta aldi berean pribatua irudikatzen du. Bizitza baten zatiak. Ibilaldi bizi eta hunkigarria dozenaka argazkitan zehar.

Itsasontziz zihoazen, hilabete baino gehiago irauten zuten bidaietan. Gehienak Italiatik abiatzen ziren Melbourne, Brisbane… eta handik North Queenslandera joaten ziren, batez ere Ingham eta Ayr-era. 50eko hamarkadan hainbat “Operazio” egin ziren, hala nola “Kanguro Operazioa”, “Eukaliptus Operazioa”, “Emu Operazioa”, “Karry Operazioa” eta “Dorreak Operazioa”. Horrela izendatu ziren 1958tik 1960ra bitartean Euskal Herritik Australiara egindako bost irteera-eragiketa handienak.

Australia eskulan bila zebilen. Lehenengo bi operazioetan 160 gizon inguru joan ziren bidaia bakoitzean; hirugarrenean, “Monte Udala” ontziak laurehun pertsona baino gehiago eraman zituen, tartean 55 bikote, 77 haur eta 214 mutil gazte. Gehienak bizkaitarrak ziren, gainerakoak nafarrak, gipuzkoarrak, Santanderrekoak eta Burgoskoak.

Emakumeek ere emigratu zuten, horietako asko “Marta Plana” izenekoan. Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio-akordio bat zen, Eliza Katolikoak babestua.

Australiako euskaldunek, adibidez, kanabera matxetez mozten lan egin zuten. Oso lan gogorra zen; eguzkiaren bero kiskalgarriaren azpian, eltxoak, azukrearen melaza gorputzean eta izerditan blai. Kainabera tonak mozten zituzten bagoietan kargatzeko, eta horretarako, gainera, errailak jarri behar zituzten aurrera egin ahala. Dena eskuz, gainera.

Esther Corta, erakusketaren komisarioaren hitzak.

 

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content