Noticias

Berriz dator udako zinema Deriora: hiru zinema-saio aire zabalean familia osoarentzat

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen gune batean.

Egitaraua ekainaren 19an hasiko da Robot Basatia filmaren emanaldiarekin; uztailaren 18an Minecraft filma eskainiko da, eta, amaitzeko, irailaren 4an Los aitas filma ikusiko da. Saio guztiak 22:00etan izango dira, kantxa estalietan.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu zinema-programazio honetaz gozatzera eta udako gauak adin guztietarako topagune eta aisialdi gune bihurtzera.

Erlazionatutako albisteak

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Erromeria-dantzen hiru saio izango dira, urriaren 2an, 16:00etan; urriaren 3an, 11:00etan, eta urriaren 16an, 16:00etan, Kultur Birikan. Berbalagun Txorierrik antolatu du jarduera eta Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazte […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

Scroll to Top
Skip to content