Noticias

Besteei «ez» esaten ikasi, zeure buruari «bai» esateko.

Zenbat aldiz esan duzu bai, benetan ezetz esan nahi zenuenean? Zenbat aldiz jarri dituzu besteen beharrak zureen aurretik, huts ez egiteko, gatazkarik ez sortzeko edo errudun ez sentitzeko?

Batzuetan, dena ondo egin nahi izateak, denak zaindu nahi izateak eta besteen onespena bilatzeak geure buruaz ahaztera eramaten gaitu. Baina zure beharrak ere garrantzitsuak dira, eta mugak jartzea ez da norberekoia izatea: zeure burua zaintzea da.

✨ MUGAK JARTZEN IKASI: errurik gabe, zure espazio pertsonala berreskuratzeko.

Emakumeentzako tailer honetan, elkarrekin ikasiko dugu:
💜 Zergatik kostatzen zaigun hainbeste ezetz esatea.
💜 Nola adierazi gure mugak modu asertiboan, sendo eta errespetuz.
💜 Erruduntasuna kudeatzen eta gure denbora, espazioa eta ongizatea lehenesten.
💜 Harreman osasuntsuagoak eta orekatuagoak eraikitzen.

📅 Urriak 29 eta azaroak 5, 12 eta 26
🕡 18:30 – 20:30
📍 Kultur Birika
🗣️ Gaztelaniaz

📝 Izena emateko azken eguna: urriaren 26a.
📩 berdintasuna@txorierri.eus
📞 688 654 649

Erlazionatutako albisteak

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten […]

Udalak martxoan zehar publiko guztiei zuzendutako egitarau anitza antolatu du, hitzaldiak, ekitaldi instituzionalak, kultur proposamenak eta hezkuntza-ekintzak barne. Derioko Udalak M8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko jarduera programa oparoa antolatu du […]

Scroll to Top
Skip to content