Noticias

Derio, unicefek “haurrekin adiskidetsua den herri” gisa aitortua izateko hautagaia

  • Udalak haur eta nerabeen eskubide eta ongizatearekin duen konpromisoak UNICEF bezalako entitate baten errekonozimendu jaso du.
  • Esther Apraiz Derioko alkateak eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko arduradunak konpromisoa sinatu dute Derio haurrekin adiskidetsua den herri gisa onartzeko izapideak hasteko.

Derio, 31 de marzo de 2025. Deriok dagokion izapideak hasi ditu UNICEFek ofizialki “Haurreki Adiskidetsua den Herri” gisa aitortua izateko, haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta defendatzeko duen konpromiso irmoan beste aurrerapausu bat emanez. Nazioarteko erakunde honek emandako sari honek Udalak esparru honetan ingurune seguru, inklusibo eta parte-hartzaileak bermatzeko egindako lana azpimarratzen du, haurrak eta nerabeak erabat hazi eta gara daitezen.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia joan den ostiralean egin zen udaletxean, Esther Apraiz Derioko alkatea eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko arduraduna bertan zirela. Alkateak oso positibotzat jo du mugarri hau: “Haurrekin Adiskidetsua den Herri bezala ezagutuak eta aitortuak izateko duguin aukera hau albiste bikaina da Deriorentzat. Haurrak tokiko politiken erdigunean jartzeko gure apustua indartzen du. Derion gure umeek iritzia emateko, parte hartzeko eta pertsona moduan hazteko aukera izatea nahi dugu, seguru, entzunda eta errespetatuta sentituz. Aitorpen honek Deriok haurrekin eta hauen etorkizunarekin dun konpromisoa berresten du eta aurrerapausuak ematen jarraituko dugu”.

Derioko Udalak bere gain hartzen dituen konpromisoen artean, hauek nabarmentzen dira: bizitza publikoan haurren partaidetza aktiboki sustatzea, haien eskubideak politika guztietan bermatzea eta haurtzaroarekiko edozein diskriminazio-moduren aurka borrokatzea.

“Haurrekin Adiskidetsua den Herria” ekimenak tokiko gobernuei lagundu nahi die eraldaketa-prozesu batean, haurrak eta nerabeak beren ekintzen erdigunean jartzeko eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa udalerri bakoitzean errealitate bihurtu daitekeela frogatzeko.

Erlazionatutako albisteak

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Derioko Udalak sustatutako Leihatila Ibiltariaren prozesua laugarren eta azken saioa antolatu du, udalerriko landa-eremuetan bizi diren derioztarrengana iritsiz. Derioko Udalak auzoetara hurbiltzeko eta herritarren beharrak eta proposamenak entzuteko sustatutako prozesua […]

Scroll to Top
Skip to content