Noticias

Deriok bere eguzki mapa jarri du martxan

  • Derioko Udalak plataforma digital eta interaktibo berritzaile bat jarri du abian, derioztar guztiei beren etxebizitzen potentzial fotovoltaikoari buruzko informazio pertsonalizatua eskaintzeko.

Derio, 2025 maiatzaren 27an. Adimen artifizialean eta analisi energetikoan espezializatutako ImpactE enpresa teknologikoarekin lankidetzan, Derioko Udalak eguzki-mapa interaktibo bat jarri du martxan, udalerriko biztanle bakoitzak bere etxebizitzaren, enpresaren edo merkataritza-lokalaren eguzki-aprobetxamendua ezagutzeko aukera izan dezan.

Europa mailako punta-puntako teknologian oinarritzen den tresna honek, udalerriko teilatu guztiak aztertzen ditu, eta modu argi eta garbian erakusten du zenbat eguzki-panel instalatu ahal izango liratekeen eraikin bakoitzean, zenbatetsitako energia-errendimendua, gutxi gorabeherako beharrezko inbertsioa, aurreikusitako urteko aurrezpen ekonomikoa eta instalazio horrek ekarriko lukeen CO₂ isurien murrizketa.

Informazio hori guztia doan eskuratu ahal izango da webgune publiko batean, interesdun orori kontsulta zuzena errazteko. Udalaren helburua herritarrak ahalduntzea da, herri-ingurunean iraunkortasuna erraztuko duten erabaki informatuak hartu ahal izan ditzaten.

“Jarduera honekin, Deriok beste urrats bat emango du gardentasunarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin eta energia garbiekin duen konpromisoan, derioztarrei aldaketarekin bat egiteko tresna praktiko eta fidagarriak eskainiz”, azpimarratu du Esther Apraiz alkateak.

Erlazionatutako albisteak

Udalak 20.000 euro bideratu ditu gazteentzako alokairurako laguntzen deialdi berrira. Laguntzek alokairu-errentaren % 50a estali ahal izango dute, hilean gehienez 300 euro. Legegintzaldi honetan, Udalak ia 20.000 euro eman ditu […]

Beira baliabideari buruzko sensibilizazio kanpaina bat prestatu du Txorierriko Mankomunitateak Kartelak ikusi nahi izanez gero, ikusi erantsitako dokumentuak​

Interesa duten pertsonek 2026ko ekainaren 1etik 29ra bitartean eman ahal izango dute izena Etxebideren bidez, bi egunak barne: https://labur.eus/mvrk8ahy Sustapen honek etxebizitzarako sarbidea errazteko eta udalerrian errotzea bultzatzeko Udalaren apustua […]

Scroll to Top
Skip to content