Noticias

Deriok bere kirol komunitatea omendu du V. Kirol Galan

  • Udalerriko 22 kirolari eta 4 erakundek Udalaren aitortza jaso dute, euren ahaleginagatik, transmititutako balioengatik eta tokiko kirolari egindako ekarpenagatik.
  • Ekitaldiak herriko klub eta elkarteek Derioko Kirolaren Plan Estrategikoa 2025-2028aren prestaketan izandako inplikazioa eta parte hartzea eskertzeko ere balio izan zuen.

Derioko Udalak pasa den ostiralean, urtarrilaren 16an, Kirol Galaren bosgarren edizioa ospatu zuen; tokiko egutegian errotuta dagoen hitzordua da, kirol lorpenak ez ezik, kirolak Derioko komunitateari ematen dizkion balioak ere aitortzen dituena. Kultur Birikan egin zen ekitaldian, 22 kirolari eta lau kirol-elkarte omendu ziren, euren ibilbideagatik, konpromisoagatik eta udalerriko kirol-bizitzari egindako ekarpenagatik. Gainera, Txorierri Basketland klubari txapela eman zitzaion, 2025ean bere hamargarren urteurrena ospatu zuelarik.

Ongietorria eman ondoren, Esther Apraiz alkateak azpimarratu zuen gala honek ez dituela soilik tituluak edo garaipenak aitortzen, baita komunitate gisa batzen gaituzten balioak ere: ahalegin kolektiboa, norberaren hobekuntza eta elkarrekiko errespetua. “Kirola gizarte-eraldaketarako tresna indartsua da, eta gaur arratsaldean Derion haren sustapenean erreferente diren pertsonak txalotzen ditugu”, adierazi zuen. Era berean, nabarmendu zuen galak, sariak banatzeaz harago, “elkarrekin mugitzen den herri baten harrotasuna” ospatzen duela.

Gala, halaber, tokiko kirol-elkarte eta klubek egiten duten funtsezko lana ikusarazteko aukera izan zen. Derioko Udalak publikoki eskertu zuen Plan Estrategikoa lantzeko egindako ekarpena, baita eguneroko jardunean ohitura osasungarriak eta balio positiboak sustatzeko egiten duten lana ere.

Testuinguru horretan, Aitor Aurrekoetxea Kirol zinegotziak azken urteotan kirol irisgarriago, inklusiboago eta kalitatezkoago baten alde egindako lana azpimarratu zuen. “Aurten mugarri garrantzitsua ezarri dugu Derioko Kirolaren 2025-2028 Plan Estrategikoa onartuta; herritarren parte-hartzetik sortutako dokumentua da, eta 45 neurri zehatz jasotzen ditu kirola osasunaren, ongizatearen eta gizarte-kohesioaren eragile gisa indartzeko”, adierazi zuen.

Gainera, Aurrekoetxeak gogoratu zuen 2026an hasiko dela Derioko Udal Kiroldegiaren eraberritze integraleko lehen fasea, kirol instalazioen irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta erabiltzaileen erosotasuna nabarmen hobetuko dituen inbertsio estrategikoa.

SARITUEN ZERRENDA

 

Klubak

  • Untza Mendi Taldea.
  • CD Derio (Emakumezkoen A eta Kadete taldeak).
  • Emauseko pala egokituko ekipoa.
  • Txorierri Basketland SK (Gizonezkoen eta emakumezkoen junior eta emakumezkoen senior taldeak).

Kirolariak:

  • Taekwondo:
    • Doyan Kluba: Violeta Pérez Manzano, Alaitz Antón González, Pablo Jiménez Martín, Ane Arana, Izei Barcenilla, Ainhize Achutegui, Jon Jorge, Laura Jorge, Ane Vallo Zurdo, Aitor de la Torre, Garazi de la Torre, Lukas Fernández eta Leo Fernández.
    • Garriko Kluba: Elaia García Madroñal.
  • Kickboxing: Aitzol Bilbao, Amaia Cores, Olaitz Etxarri eta Aitor Arribas.
  • Miragarri Taldea A.D.: Nadia Canales.
  • Triatloia: Markel Cidón Uria.
  • Atletismoa: Harriet Aketxe eta Zeiane Sagarduy.

Erlazionatutako albisteak

2026ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra egingo da Familian Patinatzeko Hastapen Ikastaroa, kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko familian. Ikastaroa igandero egingo da, 11:00etatik 12:30era, kiroldegi ondoko kantxa estalian. 2016 eta 2021 urteen […]

Inaugurazioa: Otsailaren 4an 19:00etan Erakusketa: Otsailaren 3tik 28ra

Herritarrek URTARRILAren 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak 2025ean herriko kirolarien, kluben eta Kirol-elkarteen lorpenak eta ahaleginak aitortzea helburu duen ekitaldi hau 2026ko urtarrilaren 16an ospatuko da, 19,30ean […]

Derioko Udalak 2026ko kirol-abonuen informazio-eskuorria argitaratu du. Bertan jasotzen dira abonu-modalitateak, prezioak eta Derioko Udal Kiroldegiaren eta udako udal igerilekuaren erabilera-baldintzak. Abonatuek hainbat instalazio eta zerbitzu erabiltzeko aukera izango dute […]

Scroll to Top
Skip to content