Noticias

Deriok beste pauso bat emango du Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala osatzeko, beste saio parte-hartzaile batekin

  • Duela gutxi herritarrek betetako inkestaren ostean, ekarpen eta hobekuntza-proposamen baliotsuak jaso dira, eta, orain, beste saio ireki eta parte-hartzaile bat egingo da datorren asteartean, urriaren 14an, 18:00etan, Kultur Birikan. Ordu eta erdi inguruko topaketa izango da, eta bertan plana aurkeztuko da, inkestaren emaitza nagusiak ezagutzera emango dira eta eztabaida eta hausnarketarako solsaldia bat irekiko da, guztion artean irisgarriagoa izango den Derio bat eraikitzen jarraitzeko.

Derioko Udalak urrats sendoak ematen jarraitzen du udalerri inklusiboago bat eraikitzeko bidean, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralari esker. Dokumentu estrategiko hau funtsezkoa da pertsona guztiek espazio publikoez berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzeko.

Duela gutxi herritarrek betetako inkestaren ostean, ekarpen eta hobekuntza-proposamen baliotsuak jaso dira, eta, orain, beste saio ireki eta parte-hartzaile bat egingo da datorren asteartean, urriaren 14an, 18:00etan, Kultur Birikan. Ordu eta erdi inguruko topaketa izango da, eta bertan plana aurkeztuko da, inkestaren emaitza nagusiak ezagutzera emango dira eta eztabaida eta hausnarketarako solsaldia bat irekiko da, guztion artean irisgarriagoa izango den Derio bat eraikitzen jarraitzeko.

Era berean, Udaleko talde teknikoak irisgarritasunarekin lotutako eta kale zein eraikinetan egindako landa-lanaren berri emango du, hala nola Udaletxean, Kiroldegian, Herri Ikastetxean edo Nagusien Etxean, besteak beste.

Udalak prozesu honetan aktiboki parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Esther Apraiz Derioko Alkateak azpimarratu duenez: “Irisgarritasuna ez da luxu bat, eskubide bat baizik. Gure bizilagunei entzunda bakarrik izango gara gai herri eroso, seguru eta bizigarriago bat diseinatzeko pertsona guztientzat. Horregatik, funtsezkoa da fase honetan parte hartzea”.

Udalak hiri-garapen inklusibo eta iraunkorraren aldeko konpromisoa berresten du, eta Irisgarritasun Unibertsaeko Plan Integrala tresna eraldatzailea izango dela uste du, derioztarren bizi-kalitatean eragin zuzena izango duena.

Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integral hau garatzeko, Derioko Udalak 10.500 euroko aurrekontua (BEZ aparte) du, eta 8.925 euro Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu.

Erlazionatutako albisteak

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren Bozketa […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Scroll to Top
Skip to content