Noticias

Deriok ekainaren 7tik irailaren 7ra irekiko ditu udako igerilekuak

  • Abonuak eskuratzeko epea uztailaren 28ra arte egongo da zabalik Udal Kiroldegian.

Derio, 2025eko ekainaren 4an. Larunbat honetan, ekainak 7, Derioko estali gabeko udal igerilekuek ateak irekiko dituzte eta irailaren 7ra arte egongo dira zabalik. Hiru hilabetez, herritarrek aisialdi eremu honetaz gozatzeko aukera izango dute, beroari aurre egiteko eta familiarekin edo lagunekin une dibertigarriak partekatzeko aproposa.

Aurtengo tarifak honako hauek dira:

  • Udako abonu familiarra: 79 €
  • Abonu indibiduala:
    • 18 urtetik gorakoa: 57 €
    • 18 urtetik beherakoa: 40 €

Eguneko sarrerak ere salgai jarriko dira:

  • Adingabeentzako sarrera (18 urtera arte) 5,50 €
  • Helduentzako sarrera 7 €
  • Igerilekua-pista 10 aldiz erabiltzeko bonua 50 €

Gogoratu beharra dago, aurten ere, ordutegi berezia eskainiko zaiela igerilariei: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara.

Abonuak eskuratzeko epea uztailaren 28ra arte egongo da zabalik. Horretarako, interesdunak Udal Kiroldegira hurbildu daitezke. Halaber, bi telefono-zenbaki egokitu dira bizilagunei arreta eskaintzeko: 94 454 01 59 / 94 656 73 23.

OHARRA:
Abuztuan, DUK itxita egongo da dagozkion mantentze lanak egiteko.

Erlazionatutako albisteak

Deriok berriz ere kirol hitzordu berri bat hartuko du apirilaren 25ean, kickboxingeko Euskal Open Rankinga ospatuko baita udal pilotalekuan. Goizeko 10:00etatik aurrera, parte-hartzaileek eta bertaratzen diren herritarrek maila handiko lehiak eta […]

Derio udalerria euskal tradizio handietako bi bizitzeko prestatzen ari da: pilota eta bertsolaritza. Datorren 2026ko martxoaren 29an, 17:30ean, bi arlo horietako figura nabarmenak bilduko dira Udal Pilotalekuan. Kirol arloan, zaleek […]

Derioko ludotekak “Aste Santua Kirolean” programa antolatu du berriro ere, 2014 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Ekimen honen helburua da Aste Santuko oporraldian zehar kirola, jolasa eta elkarbizitza […]

Untza Mendi Taldea martxiak 12, 19:00etan Kultur Birikan

Scroll to Top
Skip to content