Noticias

Deriok Irisgarritasun Unibertsaleko Planari begira ekarpenak jasotzeko inkesta bat aktibatu du

Derioko Udalak inkesta bat jarri du martxan herritarrek espazio publikoen, udal-eraikinen eta tokiko zerbitzuen irisgarritasunari buruzko iritziak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Irisbide enpresa espezializatuarekin batera garatzen den Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (PIAU) egiteko partaidetza-prozesuaren parte da ekintza hau. Inkesta online egongo da eskuragarri udalaren webgunean www.derio.eus, baita paperezko formatuan ere, udalerriko zenbait lekutan (Udaletxean eta Kultur Birikan), ekainean, uztailean eta abuztuan. Horien bidez, herritarren ekarpenak bilduko dira, azterketa teknikoa eta landa-lana osatzeko. Gainera, prozesuak aurrez aurreko jardunaldiak ere izango ditu, eta bertan, herritarrek beren ikuspuntuak zuzenean adierazi ahal izango dituzte, eta, aldi berean, PIAUren aurrerapenen berri emango da. Deialdi guztiak Udalaren ohiko kanalen bidez iragarriko dira. Udalak herritar guztiak parte hartzera eta beren proposamenak partekatzera animatzen ditu, Derio irisgarriago eta inklusiboago bat elkarrekin eraikitzeko, bereziki desgaitasuna duten pertsonentzat, mugikortasun urrikoentzat edo behar bereziak dituztenentzat.

Erlazionatutako albisteak

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren Bozketa […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Scroll to Top
Skip to content