Noticias

Deriok kirolaren plan estrategiko berria bultzatuko du eta herritarren iritzia jasoko du plana osatzeko

  • Udalak prozesu parte-hartzaile bat ireki du 2025-2028 Kirolaren Plan Estrategikoa diseinatzeko, eta herritar guztiak gonbidatu ditu beren ikuspegia eta proposamenak partekatzera online inkesta baten bidez: https://labur.eus/njkexznb

Derioko Udalak abian jarri du 2025-2028 aldirako Kirolaren Plan Estrategikoa, udalerriko kirol-esparruaren egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko. Gizarteak kirolaren alorrean bizi dituen aldaketa sakonen jakitun, Udalak plan hau elkarlanean eraiki nahi du, auzokideen eta tokiko eragileen parte-hartze aktiboarekin.

Horretarako, herritarren inkesta bat prestatu da, maiatzaren 25era arte zabalik egongo dena auzotarrek tokiko kirol-sistemari buruz dituzten iritziak, beharrak eta espektatibak zuzenean ezagutzeko. Jasotako informazioak diagnostiko eguneratua egiteko eta Derion kirol-jarduera irisgarria, inklusiboa eta kalitatezkoa erraztuko duten jarduera-ildoak zehazteko balioko du.

Esther Apraiz alkateak parte-hartze prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “Derion kirola oinarrizko ardatz dugu, kohesio eta osasun tresna bat baita herritar guztientzat. Horregatik, funtsezkoa da gure herrian kirola egunez egun egin eta bizi dutenen ikuspegia izatea. Guztiak animatzen ditugu beren ideiak ematera, elkarrekin kirol eredu hurbilagoa eta benetako beharretara egokitua eraikitzeko”.

Udalak Derioko eta inguruetako bizilagun guztiak animatu nahi ditu prozesu ireki honetan parte hartzera eta, horrela, udalerriko kirol-politikak hobetzen laguntzera.
Sartu euskarazko inkestara hemen: https://labur.eus/njkexznb

Erlazionatutako albisteak

Ideiak biltzeko faseak aurreko edizioko datuak gainditu ditu, eta Aurrekontu Partehartzaileen prozesuak herritarren artean pizten duen interesa sendotu da. Kirolarekin, mugikortasunarekin, parkeekin eta zerbitzu publikoen hobekuntzarekin lotutako ekimenek biltzen dituzte […]

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Ekainaren 10etik 26ra, 7 urtetik gorako derioztarrek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute 2027ko udal kontuak osatzeko helburuarekin. Udalak 120.000 euro gorde ditu ekimen honetarako, herritarrek udalerria hobetzeko egiten dituzten […]

Scroll to Top
Skip to content