Noticias

Derioko Argazki bilduma

Derioko albuma sortu nahi dugu, ñabarduraz beteriko albuma. Handiak eta ikusgarriak diren elementuez gain, gustuko ditugun txokoak, pertsonak, angelu berriak eta detaile txikiak ere jaso nahi ditugu. Denon Derio islatu nahi dugu eta horregatik nahi dugu zure argazkiak ere bilduma honetan egotea.

Gainera, oraingo Derio eta lehengo Derio ere jasotzen duen albuma nahi dugu. Aspaldiko argazki politak badituzu, ekarri udaletxera eta kopia bat egingo dugu.

Denon irudiak herritar guztien eskura jarriko ditugu eta horretarako hiru lekutan ikusi ahalko dira:

  • ONLINE: Bilduma osoa sortu berri den “Derio iruditan” Flickr kontuan ikusi ahalko da
  • KULTUR BIRIKAN: Adituen laguntzarekin egindako hautaketa bat Kultur Birikako erakustaretoan ikusi ahalko da, tamaina handiagoan inprimatuta, gainera.
  • 2025eko EGUTEGIAN: Udalak urtero egin eta banatzen du egutegi berezi bat, eta aurtengoa jasotako argazkien artean hautatutako 12 irudirekin osatuko da.​​

Bidali zure argazkiak eta erakutsi bizilagun guztiei nolakoa den zure Derio!

Denon irudiekin osatzen dugu Derio!​

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content