Noticias

Derioko Herri Ikastetxeak ate irekien jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 29an 2025-2026 ikasturteari begira

  • Instalazioak eta hezkuntza-eredua ezagutarazteko ekimena 16:15ean hasiko da, eta 2 eta 3 urteko gelei zuzenduta dago.
  • Gainera, hurrengo matrikulazio-prozesuari buruzko zalantzak argitzeko balioko du. Prozesu hori otsailaren 3tik 14ra egongo da zabalik.

Derio Herri Ikastetxea prest dago 2025-26 ikasturtean seme-alabak matrikulatu nahi dituzten familiei harrera egiteko. Horretarako, ate irekien jardunaldi bat antolatu du datorren asteazkenean, urtarrilaren 29an, 16:15etik aurrera. Ikastetxeko zuzendaritzak eta irakasle-taldeak instalazioak ezagutaraziko dituzte, hezkuntza-eredua azalduko dute eta familiek 2 eta 3 urteko haurrentzat eskolak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz izan dezaketen edozein zalantza argituko dute.

Ate irekien jardunaldian izena eman nahi duten pertsonek 94 454 12 46 telefonora deituz edo matrikula@deriokoeskola.com helbidera idatziz egin dezakete, ikastetxeko idazkaritzara hurbiltzeaz gain. Bertan, otsailaren 3tik 14ra bitartean zabalik egongo den matrikulazio prozesuari buruzko zalantza guztiak argitu ahal izango dira ere. Halaber, modu telematikoan izen-ematea egin ahalko da, ikastetxeko alderdi gehiagori buruzko informazioa jasotzeaz gain, eskolaren webgunean: Hemen. https://deriokoeskola.wordpress.com

Derio Herri Ikastetxeak aldi honen garrantzia azpimarratu du eta familiei dei egiten die aktiboki parte har dezaten bai ate irekien jardunaldian bai matrikulazio prozesuan.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak aisialdiko begirale izateko doako ikastaroa eskainiko du interesa duten pertsonentzat. Ikastaroak 100 euroko fidantza izango du, baina ikastaroa behar bezala amaitu ondoren fidantza hori itzuliko da. Izena emateko […]

Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu. Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz […]

Datorren irailaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Birikan emango da «Osasuna eta pantailak haurtzaroan: jakin behar duguna» izeneko hitzaldia. 12 urtetik beherako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Mirene Beriain pediatrak eta […]

Onuradunak Soilik izan daitezke laguntza hauen onuradun laguntzak arautzen dituen Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak. Helburua Deialdi honen xedea da jarduera hauek egiteak eragindako gastuen zati bat diruz […]

Scroll to Top
Skip to content