Noticias

Derioko Ludotekak “Aste Santua Kirolean” antolatu du haurrentzat

Derioko ludotekak “Aste Santua Kirolean” programa antolatu du berriro ere, 2014 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Ekimen honen helburua da Aste Santuko oporraldian zehar kirola, jolasa eta elkarbizitza sustatzea da, giro ludiko eta hezitzaile batean.

Programak familiei bi aste aukeratzeko aukera ematen die haien beharretara egokitu ahal izateko. Lehenengo astea martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da, eta bigarrena apirilaren 7tik 10era. Egun horietan, haurrek hainbat jolas, kirol dinamika eta jarduera egingo dituzte, jolas- eta hezkuntza-giroan dibertitzeko eta aktibo mantentzeko.

Jarduerak 09:00etatik 14:00etara egingo dira, baina malgutasuna egongo da 08:30etik 14:30era arteko sarrera eta irteera egiteko, familien kontziliazioari lagunduz. Izena emateko epea martxoaren 4tik 15era egongo da zabalik, eta esteka honen bidez egin ahal izango da:
https://labur.eus/7ymbdih0

Prezioari dagokionez, aste bateko matrikula 15 eurokoa izango da, eta bi asteetarakoa 20 eurokoa.

Plazak mugatuak izango dira, beraz, parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman behar dute izena. Derioko Udalak familiak proposamen honetan parte hartzera animatu nahi ditu, haurrek oporraldia modu aktiboan, dibertigarrian eta kirola eginez igaro dezaten.

Erlazionatutako albisteak

🌲 Perretxikoen mundua ezagutzera eta gozatzera animatzen zaitugu! 🥾 Azaroak 14, larunbata – Perretxiko bila! 📅 Eguna: Azaroak 14, larunbata 🕗 Ordua: 08:00 📍 Topagunea: Udaletxearen aurrean 🍄 Erakusketarako perretxikoak […]

Derioko Udal Ludotekak Tomas txiki eguna antolatu du abenduaren 7rako. Jarduera 2015 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat da. Jarduera 09:00etatik 14:00etara izango da. Sartzeko eta irteteko ordutegia malgua izango […]

Saltoak, barreak eta jolasa: Derio Olgetan itzuli da! Azarotik urtarrilera, lau asteburutan, frontoia puzgarriz beteko da, herriko haurrek ederki pasa dezaten. Eta onena: doakoa da, ez da izena eman behar […]

Abenduaren 7an, Eureka! Zientzia Museora irteera egingo da, 2013an eta 2014an jaiotako umeei zuzenduta. Jarduera 10:00etatik 17:00etara izango da, eta prezioa 5 euro da. Izen-ematea urriaren 28tik azaroaren 4ra egin […]

Scroll to Top
Skip to content