Noticias

Derioko udalak 20.000 euro bideratuko ditu gazteek etxebizitza bat alokatzeko laguntzak izan ditzaten

Dirulaguntza hau 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, emantzipazioa errazteko eta alokairua sustatzeko. Laguntza maiatzaren 1etik irailaren 30era arte eskatu ahal izango da.

Derioko Udalak gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Gazteen emantzipazioa erraztu eta etxebizitzen alokairua sustatu nahi duen dirulaguntza da.

Guztira 20.000 euro bideratuko dira, eta 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Gazte horiek, maiatzaren 1etik irailaren 30era arte eskatu ahal izango dute aipatutako laguntza. Dirulaguntzak diru-sarreren arabera esleituko dira, eta gehienez ere errentaren
% 50 edo 300 euro hileko.

“Badakigu gazteek zailtasunak dituztela independizatzeko edo emantzipatzeko, etxebizitzen prezioak altuak direlako eta dituzten lan-baldintzak eta diru-sarrerak ez direlako egokienak. Horregatik, dirulaguntza lerro honekin alternatiba bat eskaini nahi diegu beraien bizi proiektua hemen garatu dezaten, Derion geratu daitezen “, adierazi du Esther Apraiz Derioko alkateak.

Eskaera “Gertuan” herritarrei arreta emateko zerbitzuaren bidez egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak “Gertuanera” jo dezakete edo deialdiaren oinarriak kontsultatu Udalaren webgunean.

 

Erlazionatutako albisteak

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content