Noticias

Derioko Udalak amaitu ditu eskola hobetzeko obrak ikasturtea hasteko

  • Orain dela gutxi eraikitako patio inklusiboaz gain, Udalak uda honetan beste bi hobekuntza-jarduketa egin ditu Eskolan: komunak eta aldagelak osorik berritu dira eta ikastetxeko barandak margoztu dira.
  • Inbertsio globala 900.000 euro baino gehiagokoa izan da. Udalak hezkuntza-azpiegiturak etengabe hobetzeko duen konpromisoa berresten du.
Derioko Udalak garaiz amaitu ditu Herri Ikastetxean egindako hobekuntza lan guztiak, ikasturte berria baldintza egokietan hasteko. Guztira 900.000 eurotik gorako inbertsioarekin, jarduketa horiei esker ikastetxeko instalazioak modernizatu, irisgarriago bihurtu eta edertu dira, udalaren konpromisoa berresten dutelarik hezkuntza publikoaren kalitatearekin eta ikasleen ongizatearekin. Uda honetan, Lehen Hezkuntzako 1. eraikineko komun eta aldagelen eraberritze osoa gauzatu da. 223.500 euroko aurrekontuarekin, lehen eta bigarren solairuetako instalazioak erabat berritu dira, irisgarritasuna hobetzeko, diseinua eguneratzeko eta eskolari espazio modernoago, erosoago eta funtzionalagoak eskaintzeko. Lan horiek, 2020. urtean beheko solairuan egindako eraberritze-lanak osatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diruz lagundutako hobekuntzak dira. Esku-hartze hau patio inklusibo berritzaileari gehitzen zaio. Patio hau apirilean amaitu zen, eta ikastetxeko kanpo espazioa guztiz eraldatu du, sormenari, irisgarritasunari eta adin zein gaitasun guztiei egokitutako jolas-ingurua sortuz. Inbertsioa 677.659 eurokoa izan da, horietatik 360.000 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lagunduta baita. Patio berritzaile honek gune berdeak, ur-jokoak, panel musikalak, oreka-guneak, bi metro zabaleko ibilbide irisgarria eta 155 m²-ko estalkia ditu, euria egiten duen egunetan ere erabiltzeko. Horrez gain, uda honetan ikastetxeko baranda guztiak margotu dira, instalazio barruko zein kanpoko espazioak berritu dituen prozesua osatuz. Jarduketa hauekin, Derioko Udalak lau urteko prozesua borobildu du, zeinean Eskolako hiru eraikinetako komun eta aldagelak eraberritu diren eta hezkuntza komunitatearentzat espazio moderno, seguru eta inklusiboak sortu diren. Derioko alkateak, Esther Apraizek, jarduketa hauen garrantzia nabarmendu du: “Derion uste dugu zainduak eta modernoak diren instalazioak gure haurren hezkuntzaren funtsezko parte direla. Proiektu hauek hezkuntza komunitatearekin dugun lankidetza onaren fruitu dira, eta gure konpromisoa da Eskola zaintzen eta hobetzen jarraitzea, ikasleek eta irakasleek beti espazio egokienak izan ditzaten”.

Erlazionatutako albisteak

Deriok “Ume merkatariak” ekimena bultzatuko du umeek merkataritza-lanak egin ditzaten herriko saltokietan Derioko udalerriak, laster, “Ume merkatariak” ekimena egingo du. Ekimen horren bidez, hain zuzen, umeek egun batez merkatari izateko […]

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta Derioko herriaren irudia hobetuko du. Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatzen ditu. Derioko Udalak, otsailean Osoko […]

Derioko Herri Ikastetxeak 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea zabalik izango du otsailaren 2tik 13ra. Ikastetxea zentro euskalduna, hurbila eta konfiantzazkoa da, hezkuntza publiko kalitatezkoaren, berritzailearen eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitutakoaren alde egiten […]

2026 ikasturterako matricula zabalik MATRIKULA EPEA: urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra arte (9:30 – 13:30)

Scroll to Top
Skip to content