Noticias

Derioko Udalak aparkalekuen erabilera aztertuko du Ganbe, Aldekone eta San Isidro elizaren inguruan

  • Udal gobernuak ia bi hilabetez aztertuko du hiru gune horietako aparkalekuen erabilera, datu objektiboak eskuratu eta balizko neurriak baloratzeko.

Azken asteotan, Ganbe, Aldekone eta San Isidro elizaren inguruko auzoetako zenbait bizilagunek aparkalekuen erabilerari lotutako kezkak helarazi dizkiote Udalari. Adierazi dutenez, udalerritik kanpoko ibilgailuen kopurua handitzen ari da, eta, zenbait kasutan, pertsona horiek autoa auzo horietan uzten dute ondoren aireportura joateko. Astikeneko poligonoan ere antzeko egoeraren bat antzeman da.

Ekarpen horiei erantzunez, Derioko Udalak neurriak hartu ditu egoera zehatz-mehatz ezagutzeko, eta zonalde horietako aparkalekuari buruzko azterlan tekniko bat egingo du. Helburua kaleetako aparkalekuen benetako erabilera aztertzea izango da. Horretarako, landa-lanak egingo dira ia 2 hilabetez, okupazio-maila neurtzeko, matrikulak erregistratzeko eta ibilgailuen jatorria zehazteko (Derion edo kanpoan bizi diren pertsonenak diren). Azterketa lanegunetan zein asteburuetan garatuko da, ordutegi desberdinetan, egoeraren diagnosi osoa izateko.

“Azterlan honi esker, aparkalekuaren erabileraren benetako argazkia izango dugu, eta udalerriaren beharrei modu arduratsuan erantzun ahal izango diegu”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.

Landa-lanak amaitu ondoren, Udalak lortutako ondorioak aztertuko ditu, eragindako eremuetan mugikortasuna eta aparkatzea hobetzen jarraitzeko.

Erlazionatutako albisteak

Jarduketak Uribe Parkea udalerriko bidegorri sarearekin lotuko du, oinezkoentzako espazioak zabalduko ditu eta hiriguneko ardatz nagusietako batean bide-segurtasuna indartuko du. Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa eta 40 asteko exekuzio-epea izango […]

65.098 euroko aurrekontuarekin, jarduketak hornidura, instalazioa, martxan jartzea eta hiru urteko mantentzea barne hartuko ditu. Udalerriko laugarren komun publikoa izango da, Aldekonen eta Uribe zein Errekalde parkeetan dagoeneko instalatutakoen ondoren. […]

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta Derioko herriaren irudia hobetuko du. Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatzen ditu. Derioko Udalak, otsailean Osoko […]

Udalak erabat berritu ditu Herriko Plazaren ekialdeko alboa eta tren-geltokirako oinezkoentzako sarbidea, udalerriko espazio jendetsuenetako bat, irisgarritasuna, funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetuz. Jarduerak, 629.200 euroko inbertsioarekin, haurrentzako gune berri bat, adinekoentzako […]

Scroll to Top
Skip to content