Noticias

Derioko Udalak haur eta gazteei zuzendutako udako eskaintzan izena emateko epea ireki du

  • Deriok udarako programazio oparoa antolatu du, adinaren arabera egokitutako jarduerekin; Udalekuak, Ludogazte eta Gazteleku zerbitzuetakoak, plaza mugatuekin.
  • Jarduerak ekainetik irailera egingo dira, eta izen-ematea online egin ahal izango da apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitartean, Udalekuen (2014-2021) kasuan esteka honen bidez, eta Gazteleku (2008-2011) eta Ludogazte (2012-2013) jardueretarako 688 769 524 telefono zenbakira deituta edo gazteleku@derio.eus helbidera idatzita.

Derioko Udalak 2026ko udako jarduera programan izena emateko epea ireki du. Programak ohiko Udalekuak barne hartzen ditu, baita Gazteleku eta Ludogazte zerbitzuen eskaintza ere. Proposamena 2008 eta 2021 urteen artean jaiotako haur eta gazteei zuzenduta dago, opor garaian aisialdi hezitzaileko aukerak eskaintzeko eta familia eta lan bizitza uztartzea errazteko helburuarekin.

Udalekuei dagokienez, 2014 eta 2021 artean jaiotako haurrei zuzenduta, programazioa bi bloketan banatzen da. Alde batetik, ekainaren amaieratik uztailera bitarteko asteetan askotariko jarduerak eskainiko dira: jolasak, irteerak, ingelesezko proposamenak, tailerrak, igeri-saioak eta talde-dinamikak. Bestetik, abuztuan eta irailaren lehen astean, programa tematikoa garatuko da, artea, teknologia, robotika, zientzia edo multikirola bezalako arloetan oinarrituta.

Familia bakoitzak gehienez hiru aste aukeratu ahal izango ditu bloke bakoitzean. Ordutegi orokorra 9:00etatik 14:00etara izango da, sarreran (8:30etatik 9:00etara) eta irteeran (14:00etatik 14:30era) malgutasunarekin. Horrez gain, jantoki zerbitzua eskainiko da 14:00etatik 16:00etara, betiere aste bakoitzean gutxienez 20 pertsona inskribatzen badira.

Prezioari dagokionez, 5 eguneko asteek 40 euroko kostua izango dute, eta 4 egunekoek 32 eurokoa. Bigarren umea inskribatzen denetik aurrera deskontuak aplikatuko dira. Jantoki zerbitzua aukeratuz gero, udalekuaren prezioari jantokiaren kostua gehitu beharko zaio: 61,30 euro gehiago (5 eguneko asteetan) eta 49,04 euro gehiago (4 eguneko asteetan).

Izena emateko epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik. Eskaerak online egin beharko dira hurrengo estekaren bidez. Plazak mugatuak direnez, eskaria eskaintza baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira.

  • Uztaila (1. blokea):
    • Ekainaren 22tik 26ra
    • Ekainaren 29tik uztailaren 3ra
    • Uztailaren 6tik 10era
    • Uztailaren 13tik 17ra
    • Uztailaren 20tik 24ra
    • Uztailaren 27tik 30era (4 eguneko astea, uztailaren 31 jaieguna da)
  • Abuztua (2. blokea):
    • Abuztuaren 3tik 7ra: ARTEA
    • Abuztuaren 10etik 14ra: TEKNOLOGY TEAM
    • Abuztuaren 17tik 21era: ROBOTIKA
    • Abuztuaren 24tik 28ra: SCIENCE
    • Abuztuaren 31tik irailaren 4ra: MULTIKIROLA

LUDOGAZTE ETA GAZTELEKU

Osagarri gisa, Udalak Ludogazte (2012-2013) eta Gazteleku (2008-2011) programen udako eskaintza ere jarriko du martxan, adin tarte desberdinetarako aisialdi aukerak zabalduz.

Jardueren artean honako hauek nabarmentzen dira: airsoft jardunaldiak, Gorlizko ur-parkea, abentura jarduerak (coasteeringa edo zuhaitzetako zirkuituak), igerilekuetara irteerak eta Urdaibai bezalako naturguneetara bisitak. Horrez gain, multiabentura bidaiak antolatuko dira, hala nola Huescan egingo den egonaldia rafting jarduerekin, aisialdi aktiboa, elkarbizitza eta ingurunearekiko harremanak sustatuz.

Izena ematea 688 769 524 telefono zenbakiaren bidez edo gazteleku@derio.eus helbide elektronikora idatzita egin beharko da. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik. Informazio guztia udalaren webgunean dago eskuragarri: www.derio.eus

Erlazionatutako albisteak

Kultur Birikan. Apirilak 30ean, arratsaldeko 18,30etatik aurrera

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Abenduak 13 -14 17:00 – 20:00 Frontoian

Gaur, hilak 29, Derioko Udal ludoteka zerbitzuak ikasturte berria hasiko duela jakinarazten dizuegu. Zerbitzuaren informazioa jasotzeko, beharrezkoa da izena emanda egotea. Aurreko urteetan egin ez baduzu, gogoratu izena emateko orria […]

Scroll to Top
Skip to content