Noticias

Derioko Udalaren apustu digitalari esker, online izapideek aurrez aurreko arreta gainditu dute lehen aldiz

  • Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta baino gehiago (% 48,6) izan dira.
  • Udalak laster jarriko du martxan udal zergen atari berria, tasak eta zergak zuzenean egoitza elektronikotik ordaintzeko aukera emango duena.

Derioko Udalak aurrerapauso sendoak ematen jarraitzen du udal administrazioaren digitalizazioan. Duela urtebete inguru martxan jarritako Administrazio Elektronikoak gero eta erabilera handiagoa du herritarren artean, eta dagoeneko online egindako tramiteek aurrez aurreko arreta gainditu dute.

Azken urtean guztira 7.459 sarrera erregistratu dira udal erregistroan. Horietatik, 3.833 tramite (%51,4) bide elektronikoz egin dira, eta 3.626 (%48,6) aurrez aurre Gertuan herritarren arreta zerbitzuan.

Plataforma digital honen bidez, herritarrek gero eta izapide gehiago egin ditzakete udaletxera hurbildu behar izan gabe. Ohiko izapideen artean, udal-erroldarekin lotutako kudeaketak, diruzaintzako gaiak – hala nola ordainketak helbideratzea, hobari-eskaerak (ibilgailuak, OHZ, etab.) edo ordainketen zatikapenak – eta hirigintza-arloari lotutako izapideak nabarmentzen dira.

Datu hauek agerian uzte dute herritarrak baikortasunez ari direla baloratzen administrazio digitalak eskaintzen dituen abantailak: 24 orduko eskuragarritasuna, itxaron-denboren murrizketa, espediente pertsonalen jarraipena uneoro egiteko aukera eta haietara etengabe sartzeko aukera (‘Nire espedienteak’ karpeta elektronikoaren bidez), eta
paperaren erabilera txikiagoa.

Gainera, Udalak egoitza elektronikoaren funtzionalitateak zabaltzen jarraituko du datozen hilabeteetan. Martxoan zehar udal zergen atari berria martxan jartzea aurreikusten da, herritarrei zuzenean egoitza elektronikotik tasak eta zergak ordaintzeko aukera emango diena, toki administrazioarekiko harreman digitala are gehiago erraztuz.

Udalaren helburua hasieratik argia izan da: udal zerbitzuak herritarrengana hurbiltzea, irisgarritasuna eta eraginkortasuna hobetuz, baina betiere aurrez aurreko arreta mantenduz, zerbitzu publikoak inklusiboa eta hurbila izaten jarrai dezan.

Esther Apraiz Derioko alkateak azpimarratu duenez, “administrazio elektronikoa herritarren egunerokoa errazteko tresna izan behar da. Digitalizazioari esker tramiteak azkarrago eta erosoago egin daitezke, baina aldi berean arreta pertsonalizatua mantentzen jarraitzen dugu, inor atzean gera ez dadin.”

Lehen urteko balorazioa oso positiboa da, eta Udalak lanean jarraituko du administrazio modernoa, gardena eta irisgarria sustatzeko, digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz.

Erlazionatutako albisteak

Jakinarazten da udalerriko elkarteek antolatzen dituzten jardueretan edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko eta, horri esker, erabilera bakarreko plastikoen erabilera murrizteko, hiri-garbiketa hobetzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko xedea duten 2025eko ekitaldirako laguntzen eskabideak […]

Abuztuaren 12an ikusgai izango den eguzki-eklipsea dela eta, Derioko Udalak herritarren eskura jarri ditu Eusko Jaurlaritzak fenomeno astronomiko hau segurtasunez behatzeko eta ikusmena babesteko prestatutako gomendioak. Gomendio nagusia eguzki-eklipseak behatzeko […]

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldeko mozioa, uztailaren 21eko osoko bilkuran onartua, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EHBILDUren kontrakoarekin.

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Scroll to Top
Skip to content