2026KO MAIATZAK 17, IGANDEA, 11:00etatik 15:00etara
Lekua: Almazene kalea, Kultur Birika ondoan
ESKAERAK
Eskaerak udalaren egoitza elektronikoan dagoen erregistro elektronikoan aurkeztuko dira (https://derio.egoitzaelektronikoa.eus/) ESKARI OROKORRA atalaren bidez, hauek adieraziz: produktuaren izena eta tipologia, jatorria eta harremanetarako telefonoa.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: MARTXOAREN 12TIK 31RA
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
1. EKOIZLE moduan parte hartzeko eskaerak
- Jardueraren titularra edo titularkidea
- Produktuaren osasun-erregistroaren zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako)
- Ekonomi jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzeko agiria eta azken ordainagiria
- Gizarte Segurantzako erregimenean altan dagoela egiaztatzeko agiria eta azken ordainagiria
- Nekazaritzako ustiategiaren txartela, egoki bada
2. ARTISAU moduan parte hartzeko eskaerak
- Egiten den lanaren bi argazki
- Ekonomi jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzeko agiria eta azken ordainagiria
- Gizarte Segurantzako erregimenean altan dagoela egiaztatzeko agiria eta azken ordainagiria
Informazio gehiago 944541019 telefonoan edo kultura@derio.eus helbide elektronikoan.
