Noticias

Derioko XXVIII. Azoka

Data: 2025eko maiatzak 18, igandea

Ordutegia: 11:00 – 15:00

Lekua: Almazene kalea, Kultur Birika ondoan

  • Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 12tik (asteazkena) martxoaren 31ra (astelehena)

Eskulan Azokan parte hartzeko korreo bat bidali kultur​a@derio.eus helbide elektronikora, honako datuekin:​

    • Izena eta abizenak
    • Jatorria
    • Harremanetarako telefonoa
    • Produktuaren azalpena eta argazkiak
    • Ekonomi jardueren gaineko zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia eta azken ordainagiria
    • Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia eta horren azken ordainagiria

Elikagai Azokan parte hartzeko korreo bat bidali kultura@derio.eus helbide elektronikora, honako datuekin:

    • Jardueraren titularra edo titular-kidea
    • Produktuaren izendapena eta tipologia
    • Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako)
    • Jatorria
    • Telefonoa
    • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta zerga horren azken ordainagiriaren kopia bat
    • Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta horren azken ordainagiriaren kopia bat
    • Nekazari ustiapen txartela, hala badagokio

Argibide gehiago 944 54 10 19 telefonoan edo kultura@derio.eus helbide elektronikoan

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content