Noticias

Elikadura osasungarriaren gakoak ezagutzeko, hurbildu Osakidetzaren karpara

Osakidetzak elikadura osasungarriaren gakoak ekarriko ditu Deriora.

Datorren irailaren 22an, asteartean, 11:00etatik 12:30era, Txorierriko Mankomunitateak antolatutako jarduera egingo da Derioko merkatuan, Uribe parkean, Osakidetzaren eskutik. Herritar guztiak daude gonbidatuta Osakidetzaren karpara hurbiltzera, elikadura osasungarriaren gakoak ezagutzeko, profesionalen aholku eta gomendio praktikoak jasotzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko bertan. Egun hori aukera ona izango da eguneroko elikadura-ohiturak zaintzearen garrantziaz jabetzeko eta osasunaren aldeko ohitura egokiak sustatzeko.

Erlazionatutako albisteak

Datorren irailaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Birikan emango da «Osasuna eta pantailak haurtzaroan: jakin behar duguna» izeneko hitzaldia. 12 urtetik beherako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Mirene Beriain pediatrak eta […]

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Profesionalak ez diren zaintzaileei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideei zuzendutako hitzaldia. Zaintzearen inguruan galerak daukan eragina aztertuz eta ulertuz. Ekainak 9 10:30 – 12:30 Kultur Birika, Derio

Lehenengo hilekoari buruzko tailerra izango dugu apirilaren 29an, Kultur Birikan. Aldibereko bi tailer burutuko dira. Bat gurasoei zuzenduta (gaztelaniaz) eta beste bat LH 4, 5 eta 6 mailetako umeentzat (euskaraz). […]

Scroll to Top
Skip to content