Noticias

Errekalde Parkeko komun publiko berria martxan da

Jarduera honekin, Udalak udalerriko berdegune bisitatuenetako baten zerbitzuak hobetu nahi ditu, bertan baitaude hiri-ortuak, laguntza zentro bat eta merendero gisa egokitutako espazio zabal bat. Ekintza honek, udalerriak bere espazio publikoetako irisgarritasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa indartzen du. Gogoan izan behar da kokaleku jakin batzuetan komun publikoak jartzea aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuetan jasotako eskaeretan oinarritzen dela. Inbertsioa 50.000 euro ingurukoa izan da.​

Erlazionatutako albisteak

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content