Noticias

Familian patinatzeko hastapen ikastaroa

2026ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra egingo da Familian Patinatzeko Hastapen Ikastaroa, kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko familian.

Ikastaroa igandero egingo da, 11:00etatik 12:30era, kiroldegi ondoko kantxa estalian. 2016 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek parte har dezakete, familiek lagunduta. Prezioa 20,00 € dira.

Plaza kopurua mugatua denez, beharrezkoa bada, zozketa bidez esleituko dira. Halaber, patinatzeko ekipamendu osoa ekartzea nahitaezkoa da.

Izena ematea derrigorrezkoa da. Otsailaren 12a baino lehen egin behar da esteka honetan: https://labur.eus/wwhffvft

Animatu familian patinatzera!

Erlazionatutako albisteak

*BILBO IV. ERRONKA 2026* 🚶 Oinez, ordubetetik aurrera 🏃 Korrika, zure erritmoan, 30 minututik aurrera Erreserbatu zure txanda eta batu zaitez erronka handi honetara! ℹ️ Informazio gehiago: www.activabizkaia.com

Lehen fase honetan, kiroldegiko sarbide-eremua eraldatuko da: atondoa handitu eta berrituko da, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetuko dira, espazio berriak sortuko dira eta instalazioak zein kanpoaldeko ingurunea berrituko dira. Interesa duten […]

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Scroll to Top
Skip to content