Derio Gau Beltzari lotutako egun berezia bizitzeko prestatzen ari da, eta ospakizun horrek ekintza ugariz eta familian zein lagunartean gozatzeko proposamenez beteko ditu kaleak. Derioko Udalak urriaren 31rako programa jakin bat antolatu du, hauekin: tailerrak, animazioa, mozorroak eta musika. Eta ekintza gehienak Sollube kalean egingo dira.
Arratsaldean «gozoki-ibilbidea» egingo da ekintza horretan parte hartzea erabaki duten Derioko tabernetatik, hau da, ekintzari lotutako kartela erakutsiko duten tabernetatik.
Gainera, 18:00etatik 20:00etara, Sollube kalean hainbat jarduera izango dira urteko arratsalde beldurgarrienaz gozatzeko, besteak beste: goxoki-poltsak apaintzeko tailerra, photocalla eta aurpegiak beldurrezko motiboekin margotzeko jarduera. Horrela, bertaratzen direnek Gau Beltzaren giroan bete-betean murgiltzeko aukera izango dute.
Programak 20:00etatik 23:00etara jarraituko du Gau Beltzako disko festarekin, Sollube kalean bertan, eta goiko aldeko tabernetatik barrena 20:00etatik 22:00etara kale-animazioa ere izango da.
Beraz, proposamenak Derion zehar ibiltzera, jarduerez gozatzera eta festa-giroan parte hartzera gonbidatzen du Gau Beltza modu desberdinean ospatzeko pentsatutako arratsaldean eta gauean. Derioko Udalak herritarrak animatu nahi ditu mozorroa jantzi eta programatutako jardueretan parte hartzera.