Noticias

Gazte Foroak eta Umeen Kontseiluak Derio hobetzeko proposamenak aurkeztu dituzte

  • Derioko gazteek app bat diseinatu dute udal-proiektuetan beren parte hartzea sustatzeko. Bestalde, Umeen Kontseiluak gizarte-aniztasunari eta erabaki publikoetan ikuspegi inklusiboa izateko beharrari buruzko materialak egin landu ditu.
Derioko Udalak bultzatutako haur eta gazteek parte hartzeko espazioen esparruan, Gazte Foroa eta Umeen Kontseilua osatzen duten kideek beren azken hausnarketa-prozesuak amaitu dituzte komunitatean bizimodua hobetzeko proposamen zehatzak aurkeztuz. Gazte Foroak adibidez, aurrekontu parte-hartzaileetan gazteen inplikazioa nola handitu aztertzea izan du helburu. Lau saiotan, parte-hartze aktiboagoa errazteko gakoei buruz hausnartu du taldeak, eta nabarmendu du garrantzitsua dela informazio argia eta gazteen interesetara eta hizkuntzetara egokitutako kanalak izatea. Azterketa horren emaitza gisa, proposamen berritzaile bat diseinatu dute: aplikazio digital bat (APP), udal-prozesuetan gazteen parte-hartzea bultzatzea bilatzen duena, aurrekontu parte-hartzaileak barne. Bestalde, Umeen Kontseiluak funtsezko bi gai jorratu ditu: errespetua komunitate-ingurunean eta politika publiko inklusiboen diseinua. Horren ondorioz, Canva motako dokumentu bisual bat egin dute, errespetuari buruzko ondorioak biltzen dituena, baita komiki batzuk ere, non gizarte-aniztasuna eta erabaki publikoetan ikuspegi inklusibo baten beharra islatzen duten egoerak irudikatzen diren. Bi taldeek beren lanak aurkeztu zizkioten udal gobernu taldeari azken saioetan, eta beste mugarri bat jarri zuten Deriok bere haurren eta gazteen parte-hartze aktiboaren alde egindako apustuan. “Argi daukagu Derio eraikitzen jarraitzeko ahots guztiak izan behar ditugula kontuan, eta batez ere gure herriaren etorkizuna eraikitzeko ardura izango dutenen ahotsak. Ume zein gazte hauen ekarpenak sormenaren eta gure herriarekiko duten konpromisoaren adibide dira. Harro egoteko moduan gaude”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, jarduera berezia antolatu du 2015 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Jarduera azaroaren 2an egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta sarrera eta irteera malguak izango dira: […]

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, Gau Beltza ospatzeko jarduera antolatu du Nagusiak eta LudoGazte taldeentzat, hau da, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzat. Jarduera urriaren 31n izango da, 20:00etatik […]

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Scroll to Top
Skip to content