Noticias

Hainbat derioztar elkartu dira kirolaren III. galan euren kirolari onenak omentzeko

Kultur Birika Derioko Kirolaren Galako hirugarren ekitaldiaren lekuko izan da gaur arratsaldean. Kirolarekin eta jarduera fisikoaren esparruarekin lotutako hainbat pertsona bildu dira ekitaldian, herriko kirolari eta kiroltaldeek egindako lana aitortzeko eta saritzeko.

Taekwondo Doyan, Txorierri Basketland eta CD Derio bezalako klubetako hogeitik gora kirolariren parte hartzea eta banakako merituak aintzatesteaz gain, galak Gela Pedagogikoa Kirol Elkarteari bere 25. urteurrenaren aitorpen berezia egiteko balio izan du.

Ekitaldia Esther Apraiz alkatearen hitzaldiarekin hasi da, Derion kirolak inoiz baino osasun hobea duela azpimarratuz. “Ez dut imajinatzen ordezkaritza hoberik. Deriok enbaxadorerik onenak ditu hainbat eta hainbat kirol lehiaketatan parte hartuz. Eskertzekoa da, eta, batez ere, zuen sakrifizioa, ahalegina, laguntasuna eta hobetzeko gogoa aitortzekoa. Guztiok harro sentiarazten gaituzue”, adierazi du alkateak.

Bere hitzaldian, Apraizek Udalaren konpromisoa ere nabarmendu du kirol-jarduera bultzatzen jarraitzeko, aisialdi osasungarrirako tresna estrategiko gisa, adin guztietako derioztarren eskura jarriz kalitatezko kirol-instalazioak.

Jarraian, 2023an derioztar klub, erakunde eta kirolaririk nabarmenenei aitortzak eta sariak banatu zaizkie:

Sariak: Parte hartzea eta kirol aitortza.

Taekwondo Doyan Kluba:

Borroka eremua:

  • Libe Tomas, Naiara Arrola, Ainhize Hernández, Ainhize Achutegui eta Pablo Jiménez
  • Gaizka Pardo eta Mario Sanabria
  • Izaro Antón eta Violeta Perez
  • Ane Vallo

Poomsae eremua:

  • Danel López eta Laura Ferreira
  • Garazi de la Torre eta Aitor de la Torre
  • Fran Valle
  • Laura Nofuentes eta Jon Jorge Nofuentes
  • Markel García eta Elizabeth Garnett
  • Unai Velada eta Senda Rueda

Txorierri Basketland Kluba:

  • Emakumeakoen Haur Mailako Taldea
  • Emakumezkoen Junior Taldea
  • Roberto Flores eta Iuliana Balog

CD Derio:

  • A Kadete Taldea
  • Gizonezkoen Lehen Taldea
  • Iñaki Ateka (Bizitza osoa Derio kirol taldeari eskainia)

Banakakoak:

  • Harriet Aketxe
  • Markel Cidon

Aipamen berezia eta aitortza berezia:

  • Gela Pedagogikoa Kirol Elkartea: 25. urteurrena.

Erlazionatutako albisteak

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldeko mozioa, uztailaren 21eko osoko bilkuran onartua, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EHBILDUren kontrakoarekin.

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Ekainak 21ean 8:30ean frontoi atzekaldean Izena emateko sakatu hemen: https://labur.eus/urkiolara Izena emateko azken eguna: ekainak 17

Scroll to Top
Skip to content