Noticias

HAPOk urrats berri bat emango du jendaurreko erakusketarekin eta zenbait informazio eta partaidetzaekintzekin

Bihartik aurrera, eta maiatzaren 7ra arte, modu digitalean parte hartu ahal izango da HAPOren webgunearen bidez (https://hapo-derio.eus).

Epe horretan, Kultur Birikako atarian planari buruzko erakusketa bat bisitatu ahal izango da, norberaren kabuz edota bisita gidatuen bidez (aldez aurretik izena emanda).

Martxoaren 20an hitzaldi informatiboa eta saio parte-hartzailea egingoda 18:30etatik aurrera Kultur Birikan.

Udalak 2021ean hasi zituen udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egiteko lanak. Urte horretan bertan egin zen lehen fasea, Hirigintza Informazioari buruzkoa, eta ordutik, Udala eta plana idatzi duen lan-taldea Aurrerapen-dokumentua lantzen aritu dira.  Bai Informazio-fasea eta Aurrerapena idazteko fasea aberastu egin ziren herritarren parte-hartzearekin, 2021ean eta 2022an. Orain, 2024an, eta bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Planaren Aurrerapena jendaurrean jarriko, hainbat informazioeta partaidetza ekintzekin.

Herritarren parte-hartzea: martxoaren 7tik maiatzaren 7ra

Aurreko faseetan bezala, Derioko HAPOn herritar guztiek parte har dezakete. Planaren fase honetan parte hartu nahi dutenek hainbat modu dituzte: lehenik eta behin, martxoaren 20an, arratsaldeko 18:30etan, Kultur Birikan (Euskadi aretoa), hitzaldi informatiboa eta saio parte-hartzailea egingo da. Aurrekoetan bezala, bilera elebiduna izango da. Digitalki ere parte hartu ahal izango da, HAPOren web orriaren bidez (https://hapo-derio.eus), martxoaren 7tik maiatzaren 7ra bitartean. Epe hoprretan bertan planari buruzko erakusketa bat prestatu da Kultur Birikako atarian. Erakusketa norberaren kabuz edo bisita gidatuen bidez bisitatu ahal izango da, data eta ordutegi hauetan, aldez aurretik izena emanda (HAPOren webgunean https://hapo-derio.eus):

  • Martxoaren 21ean, osteguna, 12:00, euskaraz
  • Apirilaren 11n, osteguna 12:00, gaztelaniaz
  • Apirilaren 17an, asteazkena, 18:00etan, euskaraz
  • Apirilaren 25ean, osteguna 18:00, gaztelaniaz

Osagarri gisa, parte hartzeko saio espezifikoak edo fokalak egingo dira publiko zehatzekin, hala nola adinekoekin, haurrekin eta gazteekin. Azkenik, banakako kontsultak egin ahal izango dira erredakzio-taldearekin, planaren webgunearen bidez, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

HAPO udalerri bateko erabilerak eta eraikuntza osorik antolatzeko tresna oinarrizkoa eta nagusia da. Funtsean, udal-eremu fisikoan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du, lurzoru eta eraikin publiko zein pribatuetan. HAPO berri bat egitea prozesu luzea da, eta hainbat fase ditu behin betiko dokumentua onartu arte.

 

Erlazionatutako albisteak

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Udal gobernuak ia bi hilabetez aztertuko du hiru gune horietako aparkalekuen erabilera, datu objektiboak eskuratu eta balizko neurriak baloratzeko. Azken asteotan, Ganbe, Aldekone eta San Isidro elizaren inguruko auzoetako zenbait […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta Derioko herriaren irudia hobetuko du. Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatzen ditu. Derioko Udalak, otsailean Osoko […]

Scroll to Top
Skip to content