Noticias

Hauteskunde Orokorren Errolda jendaurrean jartzeko bandoa

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau

JAKINARAZTEN DU:

Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko den hautesle-errolda, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta, hala badagokio, egoki diren erreklamazioak aurkez ditzaten. Errolda ikusteko ordutegia hau da: 08:00etatik 15:00etara, astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, eta 08:00etatik 18:00etara astearteetan.

Erlazionatutako albisteak

Hurrengo saioak hiru gai-multzoren inguruan antolatuko dira: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako pertsonen ongizatea. Lehen hitzorduak urriaren 27an eta 29an izango dira. Derioko Udalak […]

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren Bozketa […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Scroll to Top
Skip to content