Noticias

Hogei jarduera inguruk osatzen dute derioko gabonetako programa

  • Abenduaren 13tik urtarrilaren 19ra, herriko kaleak tradizioz, kulturaz eta dibertsioz beteko dira Gabon jaiak ospatzeko.
  • Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak izango dira, berriz ere, ikuskizunak, musika, antzerkia, kirola eta haurrentzako jarduerak biltzen dituen agenda baten protagonistak.
  • Kultur ekitaldietarako sarrerak abenduaren 18tik aurrera erosi ahal izango dira Udalaren webgunean, baita hitzordua erreserbatu ere ezarritako epeetan abenduaren 24ko eta urtarrilaren 5eko harreretarako.

Derio Gabon jai ahaztezinetarako prestatzen ari da, tradizioa, kultura eta entretenimendua uztartzen dituen jardueraz betetako programarekin. 2024ko abenduaren 13tik 2025eko urtarrilaren 19ra bitartean, hainbat ikuskizun, antzerkia, kirola, haurrentzako jarduerak eta, jakina, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen bisitak izango dira.

Besteak beste, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren harrera eta urtarrilaren 5ean Errege Magoen etorrera espero dira, herria magiaz eta familientzako alaitasunez beteko dituzten hitzorduak. Gainera, adin guztientzako lau antzerki emanaldi eta Untza Mendi Taldearekin mendira bi txango izango dira. Ez da faltako urtarrilaren 2tik 6ra bitartean zabalik egongo den izotz-pista arrakastatsua. Txikienek “Derio Olgetan” udal ekimenaz gozatu ahal izango dute. Ekintza horrek kiroldegiaren ondoko pistak dibertitzeko gune bihurtuko ditu ondorengo hiru asteburuak: abenduak 14-15 eta urtarrilak 11-12 eta 18-19.

Kultura ere protagonista izango da, abenduaren 13an Ipar Alde Abesbatzak eskainiko duen musika emanaldiarekin, Fernando Lorenzo idazle derioztarraren “Derio en el corazón” liburuaren aurkezpen literarioarekin, eta bestelako ekitaldi berezi eta hunkigarriekin, 1939an jaiotako Derioko adinekoen omenezko gala kasu. Urtarrilaren 17an egingo den Derioko IV. Kirol

Galaren sari-banaketak amaiera borobila emango dio jardueren egutegiari.

Programazio osoak Derioko Udalak jai ireki eta inklusiboak eskaintzeko duen konpromisoa islatzen du, non tradizioa publiko guztiei zuzendutako proposamen modernoagoekin lotzen den.

Olentzero, MariDomingi eta Errege Magoentzako online hitzorduak

Asteartean, abenduaren 24an, Olentzero eta MariDomingiren kalejira 17:00etan hasiko da Larrabarri Baserritik. Harrera Herriko Plazan izango da, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:30etik 20:00etara. Harreran parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea www.derio.eus webgunean, abenduaren 18tik 23ra.

Eta urtarrilaren 5ean, asteartean, Errege Magoen harreran prozedura errepikatuko da. Kantxa estalietan itxarongo zaie 18:30ean, Herriko Plazara 19:45ean iristeko. Harreran parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea www.derio.eus webgunean, abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra.

Antzerki emanaldietarako sarrerak udalaren webgunean erosi ahal izango dira abenduaren 18tik aurrera.

Derioko Udalak Gabonetako ospakizunekin bat egiteko gonbitea luzatzen die bizilagun eta bisitariei eta gabonetako programa osoa www.derio.eus webgunean eskuragarri dagoela jakinarazten du.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak ilara-dantza ikastaroa antolatu du. Saioak doakoak izango dira eta asteazkenero egingo dira, 11:00etatik 12:30era, kantxa estalietan, aire zabalean. Ikastaroa azaroaren 18an hasiko da eta ekainera arte iraungo du. […]

Azaroaren 13an, ostiralean, 20:00etan, Gurutze Beitiak, Maribel Salasek eta Ylenia Bagliettok 80ko hamarkadako Bilbon girotutako komedia zoro bat antzeztuko dute. Sarrerak 3 euro balio ditu, eta dagoeneko eskura daitezke www.derio.eus […]

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Derion izango da aurten ere. Azaroaren 15etik 22ra, Hungaria, Italia, Frantzia eta Murtziako konpainiek, Behibi Teatro Antzerkiarekin batera, lau ikuskizun eskainiko dituzte herrian, adin guztietako ikusleentzat. […]

Erakusketa honetan, aerografia ezagutzeko gonbita egiten dizuegu. Publiko orokorrarentzat oraindik nahiko ezezaguna den arren, teknika honen bidez lortutako lanak ikusleak harrituta uzten ditu. Teknika honek bere adierazpen artistiko gorena KUSTOM […]

Scroll to Top
Skip to content