Noticias

Irailaren 1etik 14ra zabalduko da 2025-2026 Kirol Ikastaroetan izena emateko epea

Derioko Udal Kiroldegiak irailaren 1etik 14ra irekiko du 2025-2026 kirol ikastaroetan izena emateko epea (abonatu zein ez abonatuentzat). Aurten ere, ur eta lurrezko jarduera fisiko gidatuen programazio zabala izango da, helduentzat zein txikientzat.

Eskaintzari dagokionez, Derioko Udal Kiroldegiak jarduera gidatuen programa mantendu egingo du, hala nola igeriketa ikastaroak, aquagym eta igeriketa eskola martxan izango dira. Horiez gain, pilates, zumba, yogalates, adinekoentzako gimnasia, aerogap, TRX, full body, spinning, body hit, high training… bezalako ikastaroak ere eskainiko dira, besteak beste.

Ikastaroen funtzionamendu onak eta kirolarien gogobetetasunak ikasturte honetan aldaketa gutxi egotea eragin dute. Nobedade nagusia, astelehenean eta asteazkenan goizez pilates saioak eskaintzea izan da.

Izen-ematea www.derio.eus helbidean egin behar da. Abonatuek lehentasuna izango dute plazen zozeketan eta Kirol Txartelarekin ere abantailak izango dituzte (info+ 944 540 159).

Zerrendak DUKeko iragarkien taulan eta Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Erlazionatutako albisteak

Deriok berriz ere kirol hitzordu berri bat hartuko du apirilaren 25ean, kickboxingeko Euskal Open Rankinga ospatuko baita udal pilotalekuan. Goizeko 10:00etatik aurrera, parte-hartzaileek eta bertaratzen diren herritarrek maila handiko lehiak eta […]

Derio udalerria euskal tradizio handietako bi bizitzeko prestatzen ari da: pilota eta bertsolaritza. Datorren 2026ko martxoaren 29an, 17:30ean, bi arlo horietako figura nabarmenak bilduko dira Udal Pilotalekuan. Kirol arloan, zaleek […]

Derioko ludotekak “Aste Santua Kirolean” programa antolatu du berriro ere, 2014 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Ekimen honen helburua da Aste Santuko oporraldian zehar kirola, jolasa eta elkarbizitza […]

Untza Mendi Taldea martxiak 12, 19:00etan Kultur Birikan

Scroll to Top
Skip to content