Noticias

Irekita askotako eginkizunetarako bi langile kontratatzeko deialdia, 2025eko Tokiko Enplegu Planaren barruan

Derioko Udalak 2025eko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programaren baitan, askotako eginkizunetarako bi langile kontratatzeko prozesua jarri du martxan, hiru hilabeteko aldi baterako kontratuarekin.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek eskaera eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte, deialdiko oinarrietan jasotakoaren arabera. Oinarriak eskuragarri daude Derioko Udalaren webguneko hurrengo atalean: https://www.derio.eus/herritarrak/enplegua-eta-oposaketak/

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 5etik 21era izango da, biak barne, eta dokumentazioa Derioko Udaleko Erregistro Orokorrean entregatu beharko da.

Informazio gehiago nahi duten pertsonek Derioko Udalera deitu dezakete, 94 454 10 19 telefono zenbakira.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak herriko langabetuei zuzendutako hiru lanpostu eskaintzen ditu 2025eko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren barruan, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Eskaintzak honako hauek dira: bi herri-lanetako peoi plaza eta administrari laguntzaile […]

Kultura teknikaria hautatzeko prozesuan izena emateko epea zabalik dago Derioko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, ekainaren 2tik 27ra (biak barne).

Derioko Udalak 2025eko udako denboraldian udal igerilekuetako taberna-modulua alokatzeko kontratua esleitzeko lizitazio-prozesua ireki du. Interesa duten pertsonek maiatzaren 27ra (12:00) arteko epea dute zerbitzua kudeatzeko lehiaketa publiko honetan proposamenak aurkezteko. […]

​Eskaerak aurkeztea: bizkaiko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik abenduaren 5era arte udalaren erregistro orokorrean Argibide gehiago iragarki taulan.​

Scroll to Top
Skip to content