Noticias

Kultur Birikaren inguratzaile termikoa birgaitzeko lanak

Derioko Udala Kultur Birikaren inguratzaile termikoa birgaitzeko lanak egiten ari da, eta lanak amaierako fasean daude. Jarduketaren helburua fatxadetan atzemandako arazoak konpontzea eta eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzea da.

Lanek honako jarduketa hauek hartzen dituzte barne: hondatuta dauden fatxadako estaldurak berritzea, isolamendu termikoa eta fatxada aireztatua hobetzea, eta estalkietan nahiz filtrazioek eta hezetasunek eragindako guneetan hainbat esku-hartze egitea. Jarduketa horien bidez, eraikinaren segurtasuna, estankotasuna, iraunkortasuna eta portaera energetikoa hobetu nahi dira.

Obrak 2025eko uztailaren 11n hasi ziren eta 16 asteko egikaritze-epearekin esleitu ziren, 608.211,94 euroko zenbatekoan, BEZa barne. 20250415_Ebazpena_DEKRETUA DECR…

Jarduketak 33.294,37 euroko dirulaguntza du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren bidez, udal-eskumeneko inbertsioak sustatzeko 2025eko dirulaguntza-deialdiaren barruan, erabilera edo zerbitzu publikoei atxikitako azpiegituretara bideratutako inbertsioetarako.

Erlazionatutako albisteak

Jarduketak Uribe Parkea udalerriko bidegorri sarearekin lotuko du, oinezkoentzako espazioak zabalduko ditu eta hiriguneko ardatz nagusietako batean bide-segurtasuna indartuko du. Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa eta 40 asteko exekuzio-epea izango […]

65.098 euroko aurrekontuarekin, jarduketak hornidura, instalazioa, martxan jartzea eta hiru urteko mantentzea barne hartuko ditu. Udalerriko laugarren komun publikoa izango da, Aldekonen eta Uribe zein Errekalde parkeetan dagoeneko instalatutakoen ondoren. […]

Udal gobernuak ia bi hilabetez aztertuko du hiru gune horietako aparkalekuen erabilera, datu objektiboak eskuratu eta balizko neurriak baloratzeko. Azken asteotan, Ganbe, Aldekone eta San Isidro elizaren inguruko auzoetako zenbait […]

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta Derioko herriaren irudia hobetuko du. Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatzen ditu. Derioko Udalak, otsailean Osoko […]

Scroll to Top
Skip to content