Noticias

Lagunekin ondo pasatu nahi duzu? Zatoz erromeria-dantzetara!

Erromeria-dantzen hiru saio izango dira, urriaren 2an, 16:00etan; urriaren 3an, 11:00etan, eta urriaren 16an, 16:00etan, Kultur Birikan.

Berbalagun Txorierrik antolatu du jarduera eta Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazte euskaldunei dago zuzenduta. Parte hartzeko, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da, baina, bertaratuz gero, fidantza itzuliko da.

Aldez aurretik izena eman behar da, 747 447 579 telefono-zenbakian edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikoan.

Animatu, parte hartu eta gozatu euskaraz erromeria-dantzez!

Erlazionatutako albisteak

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

16 urte edo gehiago badituzu eta Mungian edo Txorierrin bizi edo ikasten baduzu, zure ezagutzak neurtzeko aukera duzu GUROT Euskal Tribiala jokoarekin. Gure inguruari eta mundu zabalari buruzko galderak erantzun […]

Scroll to Top
Skip to content