Noticias

Lehen aldiz, 2025eko Udal Aurrekontuek 12 milioi euroko muga gaindituko dute

  • Inbertsioen partida 1.026.500 eurokoa da. Kontuek % 22,31ko igoera jasotzen dute Gizarte Laguntzetan (Gizarte Zerbitzuak), 350.000 euroraino iritsiz; Berdintasuna %11 igo da (48.000 euroraino) eta Tokiko Enplegu Plan bat ere diseinatu da. Honez gain, kultura-jardueretarako, euskararako, jaietarako, haur eta gazteentzako eta hirugarren adinekoentzako partidak ere % 5 igo dira batez beste

Deriok 12.368.491 euroko aurrekontua izango d​u 2025ean, 2024an baino % 5,5 handiagoa. Bere historiako aurrekonturik altuenak dira. Kontuak azaroaren 26an onartu ziren eta EAJ-PNVren aldeko botoak (7), PSE-EEren abstentzioa (2) eta EH Bilduren kontrako botoak (4) izan zituen.

“Aurrekontu honek zerbitzu publikoen prestaziorik onena bermatuko digu eta derioztarren ongizatearen etengabeko hobekuntzan aurrera egitea ahalbidetuko digu, eta, aldi berean, udalerrirako ditugun proiektuak martxan jartzea. Derio espazio atseginagoez hornitzeko proiektu estrategikoak abiaraziko ditugu. Derion bizitzeko, Derio gozatzeko eta Derion ekiteko edo inbertitzeko leku erakargarri bihurtzen laguntzen duten aurrekontuak dira”, adierazi du Esther Apraiz alkateak. Apraizek gogorarazi du, halaber, Derioko Udalaren osasun-finantzieroa Bizkaiko onenetakoa dela, zorrik ez duela eta baliabide propioekin inbertitzeko gaitasuna duela azpimarratu du.

1.026.500 euroko inbertsioak

Inbertsioen partida 1.026.500 eurokoa da. Aurrekontuak negoziatzeko prozesua zabalik egon da oposizioko talde politiko guztientzat. Hala, dagozkion batzordeetan, PSE-EEk 10 zuzenketa aurkeztu ditu guztira, eta horietatik 7 onartu egin dira. EH Bilduk ez du zuzenketarik aurkeztu. Gobernu-taldeak aurrekontuetan sartutako akordio eta proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Herriko Plazan komun publiko bat jartzea
  • Haur-parkeetan ekipamenduak ordeztea
  • Udal-eraikinetan inguratzaile termiko bat jartzeko azterlan bat egitea
  • Eskolako galdararen ordez aerotermiako galdara jartzea
  • Kolektoreen mantentze-lanak

Bestalde, EAJ-PNVk ere zuzenketa bat aurkeztu zuen aurrekontu proposamenak hobetzeko, pintadak garbitzeko 20.000 euroko laguntza lerro bat zabaltzea auzotar eta jabeen erkidegoentzat. Proiektu horiei guztiei beste ekimen garrantzitsu bat gehitu behar zaie: aire zabaleko kirol-instalazioak hobetzea (120.000 euro). Aukera hori izan zen bozkatuena 2025eko aurrekontu parte-hartzaileen azken prozesuan.

Era berean, aurrekontuetan partida bat jasotzen da, datozen hilabeteetan gauzatuko diren proiektuak idazteko.

  • Erdiko Kalearen berrurbanizazioa
  • San Miguel plaza berrurbanizatzea eta irisgarritasuna hobetzea
  • Aisia gune estali bat eraikitzea Aldekone inguruan.

Azpimarratzekoa da, halaber, kontuek % 22,31ko igoera jasotzen dutela Gizarte Laguntzetan (Gizarte Zerbitzuak), 350.000 euroraino iritsiz; Berdintasuna %11 igo da (48.000 euroraino) eta Tokiko Enplegu Plan bat ere diseinatu da. Honez gain, kultura-jardueretarako, euskararako, jaietarako, haur eta gazteentzako eta hirugarren adinekoentzako partidak ere % 5 igo dira batez beste.

Erlazionatutako albisteak

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content