Noticias

Lehenengo hilekoari buruzko tailerra

Lehenengo hilekoari buruzko tailerra izango dugu apirilaren 29an, Kultur Birikan. Aldibereko bi tailer burutuko dira. Bat gurasoei zuzenduta (gaztelaniaz) eta beste bat LH 4, 5 eta 6 mailetako umeentzat (euskaraz). Hitzordua 18:00etan izango da, eta izen-emateko aukera izango da apirilaren 22ra arte: 688 654 649 / berdintasuna@txorierri.eus. Plaza mugatuak, edukiera bete arte.

Erlazionatutako albisteak

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Profesionalak ez diren zaintzaileei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideei zuzendutako hitzaldia. Zaintzearen inguruan galerak daukan eragina aztertuz eta ulertuz. Ekainak 9 10:30 – 12:30 Kultur Birika, Derio

Derioko Udalak sukaldaritza ikastaro bat antolatu du 18 urtetik gorakoentzat. Maiatzaren 28tik ekainaren 18ra bitartean egingo da. Bertan, udako zaporeez gozatzeko errezetak egingo dira, eskuz eta modu naturalean eta orekatuan. […]

Uda datorrenez, Derioko Udalak sukaldaritzari lotutako programa bat eskainiko die etxeko txikienei: hiru tailer izango dira, hondartzan, mendian edo kanpaldian gozatzeko errezetak izango dituena, kanpaldien izaera sartzeko mokadu bakoitzean.   […]

Scroll to Top
Skip to content