Noticias

Lehentasuna denontzako San Miguel jai seguruak bermatzea da

  • Udalak Jai Batzordearekin adostutako erabakia defendatu du, ekitaldiak San Miguel plazaren eta kiroldegiko kantxa estalien artean banatzeko. Azken gune horrek hartuko ditu ekitaldirik jendetsuenak.
  • Neurriaren helburua pertsona guztien segurtasuna bermatzea da, indarrean dagoen Segurtasun Araudia betez eta espazio eta azpiegiturak bikoizteak dakarren udal-ahalegina onartuz.
Derioko Udalak mezu argia eta gardena helarazi nahi die derioztar guztiei, datozen San MigUel jaietako ekitaldi batzuen kokapen-aldaketak sortutako zalantzak direla eta. Komunikatu honen helburua erabaki hau hartzera eraman duen prozesua eta horren oinarrian dauden arrazoiak azaltzea da, betiere erantzukizun instituzionaletik eta guztiontzako jai seguruen aldeko konpromisotik abiatuta. 1964az geroztik, San Miguel jaiak izen bereko plazan ospatzen dira, eta jai-eredu herrikoiaren erreferentzia bihurtu dira Derion eta Txorierrin, batez ere jai-batzordeen, boluntarioen eta konpartsen lan eta inplikazio nekaezinari esker. Jaiak San Miguel plazan hainbat hamarkadaz ospatu ondoren, beharrizan tekniko berriek (gero eta zorrotzagoak direnak) eta gune honen egungo baldintzek jai-eredua birpentsatzera behartu dute. Urteetan zehar, karpak, agertokiak, txosnak edo musika-moduluak bezalako azpiegituren hazkundeak eta plazako atarietan egin berri diren esku-hartzeek (igogailuak jartzea, adibidez) nabarmen murriztu dute espazio erabilgarria, eta sartzeko eta ebakuatzeko arazoak areagotu egin dira. Udaleko bulego teknikoak ohartarazi duenez, jaiak garatzeko beharrezkoak diren azpiegiturek (kontzertuak, herri-bazkariak, etab.) gero eta leku gehiago eskatzen dute, eta horrek mugak eta arriskuak sor ditzakete, bai plazako bizilagunentzat, bai bertaratzen direnentzat. Gobernu-taldeak segurtasunaren arloko gabezia horien berri izan zuen lehen unetik, egungo Jai Batzordearekin batera lan egiteari ekin zion, egoera horri erantzungo zion eta jai-esparruetarako indarrean dagoen Segurtasun Araudia beteko zuen jai-eredu alternatibo bat adosteko.

ERABAKI PARTEKATUA ETA HAUSNARTUA

Hartutako erabakia bilera, elkarrizketa eta balorazio teknikoen prozesu baten emaitza da. San Miguel plaza jarduera gehienetarako jai-epizentro gisa mantentzean datza, eta ekitaldi jendetsuenak kiroldegiko kantxa estalietara bakarrik eramatea, espazio horrek edukiera handiagoa eta, batez ere, segurtasun-baldintza hobeak eskaintzen baititu. Prozesu horretan, uztailean, komisionatu ohi eta konpartsetako kide talde batekin informazio-bilera bat egiteko eskaera jaso zuen Udalak. Topaketa horretan zehatz-mehatz azaldu ziren hautemandako arazoak eta talde teknikoak eta Batzordeak planteatutako balizko konponbideak. Hala eta guztiz ere, entzuteko eta adostasuna lortzeko asmoz, udal ordezkariek — bai arlo teknikotik, bai jaietako zinegotzigotik — konpromisoa hartu zuten ahalik eta lasterren lan egiteko proposamen alternatibo batean, programa osoa San Miguel plazan egitea bideragarria izan zedin. Esparruaren konfigurazio berri bat baloratu zen, eszenatoki txikiago bat, bi txosna, musika-modulu bat eta karpa txikiago bat baino ez zituena, eta horrek aukera ematen zuen Larrialdi Zerbitzuak plazako puntu guztietara sartzeko. Hala ere, Jai Batzordeak erabaki zuen aukera hori ez zela bideragarria, lehendik hartutako kontratu-konpromisoengatik eta programa osorik garatzeko zituen mugengatik. Hori dela eta, Batzordearekin aurretik adostutako lehen aukerari eustea erabaki zen: San Miguel plazan jai gehienak garatzea eta jende gehien biltzen duten ekitaldiak kiroldegiko kantxa estalietara eramatea, horrela jai-eredu segurua eta parte-hartzailea bermatuz. Garrantzitsua da azpimarratzea neurri honek ez diola erantzuten aukera erraz edo merkeago bati. Alderantziz: azpiegiturak eta bestelako udal-zerbitzuak bikoiztea ekarriko du, bai plazan, bai kantxa estalian. Horrek ahalegin ekonomiko handia eskatzen dio Udalari, baina, era berean, irmoki uste du segurtasunean eta ongizatean inbertitzea erakundeen betebeharra eta herritar guztiekiko konpromisoaren erakusle dela. Udalak badaki aldaketek ezinegona sor dezaketela, eta ulertzen du horrek sor dezakeen haserrea. Hala ere, tokiko gobernuak ulermenaren, bizikidetzaren eta arauak errespetatzeko arduraren deia luzatzen du. Arau horiek ez dira arbitrarioak, beharrezkoak baizik, jaiak pozez ospatzen jarraitu ahal izateko, baina inor arriskuan jarri gabe. Gobernu taldeak lanean jarraituko du San Miguel jaiak betiko jai herrikoiak izaten jarrai dezaten, baina orainak eskatzen dituen bermeekin. Gora San Miguel!

Erlazionatutako albisteak

Deriok Udal Tailerren edizio berri bat jarri du abian, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta sormen-eskaintza anitzarekin. Programazioak ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza sustatzen dituzten 10 diziplina biltzen ditu. […]

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Scroll to Top
Skip to content