Noticias

“Leihatila Ibiltaria” martxan da berriro Kultur Birikan, gaikako dinamika berri batekin

  • Hurrengo saioak hiru gai-multzoren inguruan antolatuko dira: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako pertsonen ongizatea. Lehen hitzorduak urriaren 27an eta 29an izango dira.

Derioko Udalak “Leihatila Ibiltaria” ekimena berriro jarriko du martxan, funtzionamendu-dinamika berri batekin. 2024az geroztik udalerriko auzo eta eremu desberdinetan egindako saioen ondoren, hurrengo topaketak Kultur Birikan egingo dira eta gai-multzoka antolatuko dira.

Etapa berria hiru arloren inguruan egituratuko da: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako derioztarren ongizatea. Lehen deialdia kirola, kultura eta aisialdia gaiari eskainiko zaio, eta bi saio egingo dira Kultur Birikan:

  • Urriaren 27an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Urriaren 29an, 17:00etatik 19:00etara.

“Leihatila Ibiltaria” martxan jarri zenetik, topaketak egin dira Ganbe eta Errekatxueta; Bestorrene, Aldekone, Txozna eta Goikoetxen; Erdiko kalean, Erdigunean eta San Miguelen; baita landa-eremuetako bizilagunekin ere.

Ibilbide horretan, herritarren ia ehun ekarpen jaso dira. Formatu berriarekin, saioak auzoka antolatzetik gai zehatzen inguruan egituratzera igaroko dira, ekarpenak ordenatzeko eta gai bakoitzarekin lotutako aspektuak modu espezifikoan lantzeko.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak jakinarazi du 2026ko Enplegu Planaren barruan bi lan-eskaintza ireki direla: Zerbitzu-langilea (zaintzailea/atezaina) – kodea: 162026012203. Herri-lanetako peoia – kodea: 162026012242. Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta interesa duten […]

Urriko osoko bilkuran, Udalak datorren urterako zergak eta tasak ez igotzea onartu du. Horrez gain, 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean egonaldi turistikoen gaineko zerga berria. Derioko Udalak 2027rako udal […]

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Scroll to Top
Skip to content