Noticias

Leihatila Ibiltariak landa eremuei zuzendutako laugarren eta azken saioa antolatu du

Derioko Udalak sustatutako Leihatila Ibiltariaren prozesua laugarren eta azken saioa antolatu du, udalerriko landa-eremuetan bizi diren derioztarrengana iritsiz. Derioko Udalak auzoetara hurbiltzeko eta herritarren beharrak eta proposamenak entzuteko sustatutako prozesua da.

Lehenengo hiru saioen ondoren — Gabe-Errekatxueta, Aldekone, Uribe eta Bestorrene, eta Entrecalles, San Miguel eta erdialdea —, azken hau urriaren 28an eta 30ean izango da Kultur Birikan, 11:00etatik 13:00etara (hilak 28) eta 17:00etatik 19:00etara (hilak 30).

Derioko alkate Esther Apraizek nabarmendu duenez, “prozesu honi esker, herritarrekin kanal zuzena ireki da, haien kezkak aktiboki entzun ditugu eta egunez egun gure jarduna hobetzeko ekarpenak jaso ditugu. Derion uste dugu politika eraginkorrenak jendearekin batera eraikitzen direla, hurbiltasunetik eta lankidetzatik abiatuta.”

Laugarren saio honekin, Udalak Derioko auzo guztiak bisitatuko ditu, Leihatila Ibiltaria herritarrek parte hartzeko eta entzuteko tresna egonkor gisa sendotuz, eta administrazio hurbilago, irisgarriago eta irekiago batekiko konpromisoa berretsiz.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak jakinarazi du 2026ko Enplegu Planaren barruan bi lan-eskaintza ireki direla: Zerbitzu-langilea (zaintzailea/atezaina) – kodea: 162026012203. Herri-lanetako peoia – kodea: 162026012242. Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta interesa duten […]

Urriko osoko bilkuran, Udalak datorren urterako zergak eta tasak ez igotzea onartu du. Horrez gain, 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean egonaldi turistikoen gaineko zerga berria. Derioko Udalak 2027rako udal […]

Hurrengo saioak hiru gai-multzoren inguruan antolatuko dira: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako pertsonen ongizatea. Lehen hitzorduak urriaren 27an eta 29an izango dira. Derioko Udalak […]

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldeko mozioa, uztailaren 21eko osoko bilkuran onartua, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EHBILDUren kontrakoarekin.

Scroll to Top
Skip to content