Noticias

Los Judas de la Impro Deriora helduko dira inprobisaziozko ikuskizun berezi batekin

Datorren abenduaren 19an, ostirala, 20:30ean, Gurea Aretoan izango da “Los Judas de la Impro” ikuskizuna, inprobisazioan oinarritutako antzerki-proposamen dibertigarri eta bizia.

Ikuskizun honetan ezer ez dago aurrez idatzita: eszenak, pertsonaiak eta egoerak zuzenean sortzen dira, ikusleen proposamenetatik abiatuta. Horri esker, emanaldi bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Umorea, sormena eta publikoarekiko elkarlana dira ikuskizunaren oinarriak.

Datuak:

  • Eguna: abenduak 19, ostirala
  • Ordua: 20:30
  • Lekua: Gurea Aretoa
  • Prezioa: 3 €
  • Sarrerak: www.derio.eus

Antzerkia eta umorea gustuko dituztenentzat, ezinbesteko hitzordua.

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content