Noticias

Martxan da “Gureneren ipuinak” ipuin-lehiaketako lehen edizioa

Derioko Udalak “Gureneren ipuinak” haur-literaturako lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Edozein pertsonak parte hartu har dezake, ume, gazte zein nagusi, betiere, idatzi beharreko ipuina 0 eta 3 urte bitarteko irakurle / ikus‐entzuleei zuzenduta egongo behar da.

Ipuinak, gutxienez, testua eta irudiak izango ditu. Formatu‐proposamenak ere onartuko dira. Balio sozial edo humanitarioak sustatu beharko ditu, hala nola elkartasuna, ontasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza, elkarrekiko laguntza, natura‐ingurunearen zaintza…

Epaimahaiak, lan irabazlea zehazteko, ipuinaren testu-edukiak zein eduki sinbolikoak eta sentsorialak (ilustrazioen eta formatuaren ondoriozkoak) baloratuko ditu.

Lanak irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira posta elektronikoz (gurene@derio.eus​) edo formato fisikoan Gertuan Herritarren Arretarako zerbitzuan.

Parte hartzaileek 1.000 euroko saria irabazi ahal izango dute.

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content